Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko diru laguntzak. 2021

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Helburua sagardo landaketak berreskuratu, artatu eta sustatzea da, herriko barietate bereziak erabiliz, EAEko landa guneen bioaniztasuna gordetzearren eta sagardo naturala lantzen duen sektorea hornitzearren, sagardoari berezko ezaugarri bereizleak ematen dizkion kalitateko lehengaia, alegia.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/02/15 – 2021/03/05

ZENBATEKOA: 295.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru laguntza honen onuradunak dagokion Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan inskribatutako ustialekuen titularrak izan daitezke, bertako barietateetako sagardo sagarrondoen landaketak dituztenak, hain zuzen ere.

ARAUDIA:

0015 LI/2021 Foru Agindua, otsailaren 5ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia onartzekoa.