Gipuzkoako konpainia eszenikoei (antzerkia eta dantza) diru laguntzak. 2021

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

2021. ekitaldiko dirulaguntzen deialdia egitea, eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateei zuzendutako dirulaguntzen lerroarena, euren ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek nahiz Gipuzkoan arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzeko. 

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/30 - 2021/05/29

ZENBATEKOA: 180.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hauen onuraduna izan daiteke dirulaguntza ematea oinarritzen duen jarduera egin behar duen pertsona fisiko edo juridikoa edo hura ematea legitimatzen duen egoeran dagoena, eta, dirulaguntza lerro bakoitzerako dagokion eranskinean ezarritako berariazko baldintzak betetzen dituena.

ARAUDIA:

0910/176/2021 Foru Agindua, apirilaren 21ekoa, eszena-ikuskizunak sustatu eta saltzeko eta arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programak egiteko Gipuzkoako konpainia eszenikoentzako (antzerkia eta dantza) dirulaguntzen 2021. ekitaldiko deialdia onartzen duena.