Gazteen laneratze eta gizarteratzerako dirulaguntzak. Debagoiena 2021

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza hauen helburua edo xedea da derrigorrezko bigarren hezkuntza titulua ez duten 16 eta 18 urte tarteko gazteei zuzendutako orientazio eta txertatze soziala eta laborala sustatuko duten ekintzak areagotzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/10/13 - 2021/11/03

ZENBATEKOA: 24.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Debagoieneko eremuan bere aktibitatea garatzen duten onura publikoko izendatutako erakunde pribatuak diru laguntza hauen onuradunak izan ahal izango dira.

ARAUDIA:

Gazteen laneratze eta gizarteratzerako dirulaguntzen 2021eko deialdia.