Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

EAEko tokian tokiko gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko dirulaguntzak (2021)

[gazte_ekipamenduak]

Deskribapena


Xedea

Gazte-ekipamenduak eraiki, handitu edo hobetu.

Aurrekontuko zuzkidura

290.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak aurkezten den ekimen bakoitzaren aurrekontu onartuaren % 70eraino irits daitezke.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa alde batera utzi gabe, eskabide bakoitzeko eman daitekeen gehieneko zenbatekoa 60.000 eurotik beherakoa izango da.

Ordainketa-modua:

1.– Dirulaguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: lehenengoa, dirulaguntzaren % 50ekoa, diruz lagundutako inbertsioaren % 50 burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, eta bigarrena, gainontzekoa, diruz lagundutako inbertsioa guztiz burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2.– Justifikazioan ez bada erakunde eskatzaileak hitz emandako baliabide propioen ehunekoa behar bezala jasota geratzen, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren dirulaguntza ehuneko horretaraino murriztuko da, betiere 4.2 artikuluan ezarritakoa betetzen bada.

4.2 artikuluan:  Nolanahi ere, diruz lagungarri diren obrek edo obra-proiektuek kostu osoaren % 30eko finantzaketa izan beharko dute gutxienez. 20.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietako erakunde eskatzaileen obrek edo obra-proiektuek, deialdi honen bidez eskatzen den zenbatekoa alde batera utzita, finantzaketa propioa izan beharko dute, kostuaren % 30ekoa gutxienez, hau da, erakunde eskatzailea ez den beste erakunde publiko batetik datozen zuzkidurak ezin izango dira finantzaketan gehitu, baldin eta eskatutako dirulaguntzaren xedearekin zuzenean lotutako kontzepturen batengatik jaso badira.

3.– Gauzatutako inbertsioak edo gastuak gainditzen badu hasieran planteatutako gastuen aurrekontua, dirulaguntza kuantifikatzeko ez da gehituko emandako laguntzaren zenbatekoa.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Indarreko legeriaren arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoan berezko nortasun juridikoa duten toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte. Udalaz gaindiko erakunde horiek, bakoitzaren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, bidezko gaitasuna eta egokitasuna erakutsi behar dute, beren ekimenak behar bezala aurrera eramateko, dagokien jardun-eremuaren baitan.

Ez dira erakunde onuraduntzat joko udalaz gaindiko erakunde baten zatia izan arren erakunde horren izenean eskatutako ekimenaren antzeko beste bat bere kasa aurkezten duten toki-erakundeak, beren izenean aurkezten duten hori udalaz gaindiko erakundearenean atxikita egon bazitekeen.

Eskakizunak:

  • Berariazko betekizunak

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Gazteria Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Gazteria Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


gazteria-dirulaguntzak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako zerbitzua

  • Telefonoa: 012

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0055009

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Prestatu eta sinatu digitalki (Izenpe-ren edo baliokide baten bidez) eskaerari eransteko dokumentuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko du, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko,

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Prestatu eta sinatu digitalki Izenpe-ren edo baliokide baten bidez https://euskadi.eus/y22-izapide2/eu/contenidos/informacion/certificados_admitidos/eu_cert_ele/certificados_electronicos.html justifikatzeko dokumentuak.

Diruz lagundutako inbertsioak bi epetan justifikatu behar izango dira:

  • lehenengoa, inbertsioaren % 50ari dagokiona, abenduaren 30a baino lehen,"aurkezteko dokumentazioa" atalean zehazten den dokumentazioa aurkeztuz..
  • bigarrena, 2022ko martxoaren 31 baino lehen, "aurkezteko dokumentazioa" atalean zehazten den dokumentazioa aurkeztuz.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk