Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Gastrokop 2021 - Lankidetza eta berrikuntza gastronomikorako programaren minimis laguntzak

[Gastrokop]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da gastronomiaren arloan berrikuntza-proiektuak lankidetzan garatzeko laguntzak deitzea 2021erako. Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza moduak sustatzea da laguntza horien helburua.

Laguntza hauen helburua da gastronomiaren sektorean parte-hartzea eta lankidetza sustatzea, izaera berritzaileko proiektuetan.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, Batzordearenean, 2013ko abenduaren 18koan, ezarritako araubidea aplikatuko zaie. Araubide honetan, 200.000 euroko gehieneko laguntza emango dio estatu kide batek enpresa bakar bati hiru zergalditako edozein alditan.

Berrikuntza-proiektuarekin lotutako lankidetza-kostuak eta kostu zuzenak ordaintzeko bakarrik erabiliko dira, eta dirulaguntza ez itzulgarriak izango dira. Proiektuak egiteko epea urtebetekoa edo hainbat urtekoa izango da, aurkezten diren proiektuak egiteko behar dena gorabehera.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako, 2.500.000 euro erabiliko dira Agindu honetan aurreikusitako laguntzetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko dira.

2.050.000 euro 2021. urterako gastuaren kontzeptuari dagozkio, eta, 450.000 euro, 2022. urterako konpromiso-kredituari.

Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, zeina EHAAn argitaratuko baita.

Nori dago zuzenduta


Enpresa-jarduera osoa edo zati bat ostalaritza duten pertsona fisikoak edo juridikoak, betiere zerga-egoitza, egoitza soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Xabier Andres Uriarte

Tfnoa: 945 01 87 50

E-maila: x-andres@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1114001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk