Dirulaguntzak hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei ikasleentzako ordenagailu eramangarriak eros ditzaten

[GAILUDIGI_LAGUNTZA]

Deskribapena


Xedea

Ikastetxeek 2021 eta 2022 ekitaldietan CHROMEBOOK eta WINDOWS ordenagailu eramangarrien erosketa finantzatzea, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek erabil ditzaten aurrez aurreko formatuan. Ordenagailuek I. eranskinean adierazitako ezaugarriak izango dituzte.

 

Aurrekontuko zuzkidura

15.300.000,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

1.– Gailu eta teknologia bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa hau izango da:

CHROMEBOOK

300 €

WINDOWS

445 €

2.– Onuradun bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa eskaeran jasotako gailuen kopuruaren arabera kalkulatuko da. Nolanahi ere, diruz lagundu beharreko gailuen kopurua ezingo da izan laguntza honen xede diren hezkuntza-mailetako matrikula-kopurua baino handiagoa.

3.– Eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

Gailu eta teknologia bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa hau izango da:

CHROMEBOOK

300 €

WINDOWS

445 €

Ordainketa-modua:

Pertsona onuradunei bi zatitan ordainduko zaie dirulaguntza:

a) Lehenengo ordainketa 2021 ekitaldiaren kontura egingo da, ekitaldi horretan egindako erosketen gastua laguntza-eskabidearekin batera aurkeztutako fakturen bidez justifikatu ostean.

b) Bigarren ordainketa, berriz, 2022 ekitaldiaren kontura egingo da, 2022an egindako erosketen gastua justifikatu ostean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1208801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean, deialdia EHAAn argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2022ko urriaren 1a eta 15a bitartean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk