Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzendutako makinak eta/edo ekipamenduak erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzak.

[FP_EKIPAMENDUA]

Deskribapena


Xedea

Makineria eta/edo ekipamendua erostetik edo errentan hartzetik eta makineria eta/edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak finantzatzera bideratutako dirulaguntzak emateko prozeduraren deialdia egitea, bi jarduketa-eremuren arabera:

1.eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, heziketa-ziklo bakoitzerako ezarritako makineria eta/edo ekipamendu espezifikoa eguneratzeko eta ikaskuntza-metodologia eta -tresna aurreratuak ezartzea ahalbidetuko duten espazioak egokitzeko, II. kapituluan ezarritakoari jarraikiz.

2. eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuentzat, 4.0 ingurunearen erronkei erantzuteko eta lanbide-heziketako eraldaketa digitalaren eta jasangarritasunaren planak abiatzeko, III. kapituluan ezarritakoari jarraikiz.

 

Aurrekontuko zuzkidura

2.918.106 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Zenbateko osoa honela banatuko da deialdi hau osatzen duten bi eremuen artean:

● 1.218.106 € agindu honetako 1. artikuluan definitutako 1. eremuan sartzen diren makineriaren eta/edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko, proportzionalki banatuko da goian adierazitako zenbatekoa, eta banaketa hori egiteko, horretarako beren-beregi ezarritako irizpideak beteko dira.

● 1.700.000 € agindu honetako 1. artikuluan definitutako 2. eremuan sartzen diren makineriaren eta/edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetako dirulaguntzak emateko, norgehiagoka-prozedura erabiliko da.

Eremu bakoitzari esleitutako diru kopuru guztia agortzen ez bada, sobera dagoen zenbatekoa beste jarduketa-eremuari esleitutako kopuruari gehituko zaio, baldin eta hasiera batean esleitutako diru kopurua ez bada nahikoa izan baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak artatzeko.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, zuzen justifikatu ostean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • 1. Eremua: 2020-2021 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak izatea.
  • 2. Eremua: 2020-2021 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak izatea
  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Indarreko xedapenek ezarritako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea

Betekizunak

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen duen zigor penal edo administratiboren baten eraginpean ez egotea sexu-diskriminazioa dela-eta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoeretariko batean ere ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0098610

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2021eko abenduaren 30a arteko epea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk