Euskal gizarteko sektore desberdinetan proiektu berritzaileak sustatzea-Badalab hizkuntza berrikuntzarako laborategia. Gipuzkoa 2021

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, hainbat eragin eremutan euskaraz eta euskaratik elkarlanean landu daitezkeen proiektu berritzaileak finantzatzea, eta horien garapena Badalab, euskara berrikuntza laborategiaren laguntza teknikoaren bitartez gauzatzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/09- 2021/04/08 (12:00 orduak)

ZEMBATEKOA: 132.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauetan araututako diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek edota interes ekonomikoa-AIE duten taldeek, bakarka zein taldeka, Gipuzkoako Lurralde Historikoan proiekturen bat sustatzen dutenak, aurreko puntuan jasotzen diren jarduera eremuren batean.

INFORMAZIO:

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektuen programaren dirulaguntza lerroen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia