EAEko "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" 2022 programarako proiektuak aurkezteko deialdia

[Euskadiko gazteak lankidetzan 2022]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko helburuarekin eta garapenerako lankidetzako Euskadiko erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak kontuan izanik, urtero egiten da, Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez, gazteek Euskal Gazteria Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia.

2022rako, deialdi honek, aurretiazko izapide erregimenaren baitan dagoenak, berriz ere Euskadiko gazteria lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu, ekintza horiek «in situ» ezagutzeko aukera eskaintzearekin batera. Esperientzia hori aurrez egingo diren informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuen bidez osatu eta aberastuko da. Horrenbestez, beharrezkoa da Euskadiko garapenerako lankidetzako erakundeek aurrera eramaten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak aintzat hartzea, deialdi honetan zehaztu bezala.

Agindu honen helburua deialdiaren arauak ezartzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2022ko Euskal Gazteria Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko, proiekturik egokienak hautatzeko eta haien proiektuetan Euskal Gazteria Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei diru-laguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehazteko.

Aginduaren helburuak hauek dira:

  • Deialdiaren arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2022ko Euskal Gazteria Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko.
  • Proiekturik egokienak hautatzea 
  • Haien proiektuetan Euskal Gazteria Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei diru-laguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehaztea.

Aurrekontuko zuzkidura

80.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  1. 700 euroko laguntza bat emango zaio dagokion proiektuan parte hartzen duen gazte bakoitzari, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazte boluntarioaren egonaldi- eta mantenu-gastuen zati bat ordaintzeko helburuarekin.
    Proiektua garatzen den herrialdearen osasun-egoerak banakako edo taldeko babes-materiala erosteko beharra eskatuko balu, laguntza, gazte bakoitzeko, 100 eurotan handitu ahal izango da.
    Agindu honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.
  2. Aurreko paragrafoan adierazitakoaren kalterik gabe, deialdi honen baitako erakunde onuradun bakoitzak ezingo du, inolaz ere, 42 parte-hartzaile onuradunen kopurua gainditu.
  3. Dirulaguntza horiek emateko –eta, bidezko denean, ordaintzeko– ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Formalki eratuta eta inskribatuta egotea dagokion erregistroan.
  • Estatutuetan berariaz aipatzea bere helburuetako bat hegoaldeko herrialdeak garatzera bideratutako proiektuak gauzatzea dela, edo dokumentu fidagarrien bidez egiaztatzea erakundeak alor horretan gutxienez bi urte daramatzala lanean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra izatea. Xede horretarako, ordezkaritza iraunkortzat hartuko da, dokumentazio bidez egiaztatuz gero, erakundearen sozietate-oinarria (bazkideak, boluntarioak edo parekagarriak) duten egitura garrantzitsuak existitzea Euskal Autonomia Erkidegoan. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak bere gain hartzen du eskaera aurkezteko ardura zuzena eta, erakunde onuradun gisa, deialdi honetan zehaztutako konpromisoak onartzen ditu.
  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik jaso ez izana ?zehapenak zehaztutako epean?, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, eta ez izatea laguntzok jasotzeko ezgaitzen duen legezko inolako debekurik.
  • Irabazi-asmorik ez edukitzea.
  • Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea eta dirulaguntzen itzulketarekin lotutako betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Gainera, erakunde eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Gazteria Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0127405

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Proiektuaren deskribapena egiteko Gazteria Zuzendaritzak emandako ereduari jarraitu behar zaio eta bertan eskatutako atal guztiak bete behar dira.

Proiektuen betekizunak:

  1. Lankidetza jarduera 2022ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak lanean hasteko denbora-tartean egitea, kontuan izanik, ahal izanez gero uztailetik aurrera gauzatuko den lankidetza esperientzia horrek, gutxi gorabehera, hiru hilabeteko iraupena izango duela.
    Osasun egoerak horrela gomendatuko balu, Aginduaren 15. artikuluaren arabera, egonaldiaren iraupena edo hasiera data aldatu ahal izango dira.
  2. 2022ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak proiektuko jardueretan behar bezala integratzea ahalbidetzea, kontuan izanik programa horren helburua elkartasunaren balioa sustatzea eta 22 eta 32 urte arteko gazte euskaldunak garapenerako lankidetza ekintzekiko sentsibilizatzea dela, lankidetza ekintzen garapena «in situ» ezagutuz.
  3. Modu zehatzean adieraztea aurkeztutako proiektu bakoitzean parte hartzeko egokienak iruditzen zaizkien profil profesionalak.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen hori, gehienez ere, sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Justifikazio-memoriaren deskribapena egiteko Gazteria Zuzendaritzak emandako ereduari jarraitu behar zaio eta bertan eskatutako atal guztiak bete behar dira. Hautatutako gaztearen esperientzia amaitu eta, gehienez ere, hilabetera, egonaldiaren garapenaren justifikazio-memoria aurkeztuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk