2021-2022 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko diru-laguntza deialdia.

[ESPAR]

Deskribapena


Xedea

Lanbide Heziketa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea, 2021-2022ko ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko diru-laguntza eskatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

526.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzaren ordainketa epe bitan egingo da.

  1. Lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 45a 18. d) artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, diru-laguntzari uko egin ez bazaio.

  2. Eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa 2022an egingo da, berriz, 19.a eta 19.b artikuluetan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ikastetxeak aitortzen du heziketa-ziklo hori irakasteko baimena daukala.
  • Heziketa-ziklo berak 2021-2022ko ikasturterako eskaintza partzialean irakasteko baimena eskatu behar izango du aurretiaz.
  • Ikastetxeak proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartzen duela, onartzen bada.
  • Klaustroak aitortzen du heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutzen dituela eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela.
  • Entitate eskatzaileak bere gain hartzen du, erabakian kontuan hartutako baldintzetako eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori jakinarazteko konpromisoa. Halaber, erakunde eskatzaileak eskabide honetan bildutako eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta irakasteko baimena edukitzeko indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten du.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Erakunde eskatzaileak egunean egon beharko du diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharretan.

  • Ikastetxe onuradunek, orokorrean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0050810

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk