COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzak. (3. deialdia)

[ERTE3]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango dituen laguntza jakin batzuk arautzea; hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak direla-eta kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izanik, soldata baxuenak jasotzen dituzten langileentzako laguntzak, zeinei esker halako pertsonek jasotzen duten langabezia-prestazioa osatu eta errentetan jasan duten murrizketa arindu nahi baita.

Aurrekontuko zuzkidura

3.500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1. Gehienez ere, zenbateko hauek ordainduko dira, langabezia-prestazioa jaso den egun-kopuruarekiko proportzioan:

  • 150 euro/hilean, onuradunaren lanaldia –lan-kontratuaren arabera– % 50 edo hortik gorakoa denean.
  • 100 euro/hilean, onuradunaren lanaldia –lan-kontratuaren arabera– % 50etik beherakoa denean.

2. Diruz lagunduko den aldia honen baliokidea izango da: lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izateagatik, 2021eko otsailaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean langabezia-prestazioa jaso den aldia.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoaren, langabezia-prestazioaren eta, hala badagokio, soldaten edo soldataren ordezko errenten baturak ezingo du gainditu lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu aurretik langileak jasotzen zuen ordainsari gordina, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne. Muga hori gaindituz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betekizun hori betetzeko bezainbeste.

Ordainketa-modua:

Esleipena eginda, dirulaguntza hilero ordainduko zaie onuradunei, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatu ondoren eskabidea egin duen pertsona bakoitzari aldi horretarako onartu zaion langabezia-prestazioaren zenbatekoa eta iraupena.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak zer banku-kontutan ordaintzen dion langabezia-prestazioa onuradunari, kontu horretan bertan egingo da ordainketa.

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira besteren kontura aritzen diren langileak eta lan-sozietateetako edo lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak; baldin eta 2021eko otsailaren 1ean lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta badute (COVID 19 dela-eta abian jarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez), eta kontribuzio-mailako langabezia-prestazioen titularrak badira edo egoera horretara igarotzen badira, 2021eko otsailaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean (urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren ondorioz)

Betekizunak

  • Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.

  • Kontratua eten edo lanaldia murriztu aurreko garaian, urtean 20.000 euroko edo gutxiagoko kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarriari dagokion kotizazioa ordaintzea Gizarte Segurantzan.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.

  • Dirulaguntzen arloko diru-itzulketaren bat egiteko betebeharrik bete gabe ez izatea.

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horien onuradun izateko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne; azken horiek jasotzen dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuko inongo egoeraren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945 160 600

Kodea

11074031

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea oso-osorik bete beharko da, eta elektronikoki aurkeztu, eskabide-orri honen bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diruz lagundutako aldian jasotako ordainsariei buruzko erantzukizunpeko adierazpena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk