Laguntzak osasunaren esparruan lan egiten duten erakunde profesionalentzat eta irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, eta osasun-espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoentzat, martxan egon daitezen eta 2021. urtean langileei zuzendutako prestakuntza jarraitua antola dezaten

[erakundeen-eraketa-funtzionamendu]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da honako ekintza hauetatik eratorritako gastuak finantzatzeko laguntzak arautzea eta haietarako deialdia egitea:

  • a) Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta Irabazi-asmorik gabe osasunaren esparruan lan egiten duten osasunaren profesionalei prestakuntza eta eguneratze teknikoa emango dieten eta ikerketa sanitarioa sustatuko duten erakunde profesionalen, elkarteen eta entitate zientifikoen eraketatik edo funtzionamendutik eratortzen direnak.
  • b) Euskal Autonomia Erkidegoan 2021. urtean egingo diren osasuneko profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako jardueren antolakuntzatik eratortzen direnak.

Aurrekontuko zuzkidura

79.409 euros

Prestazio ekonomikoa

  • a) Erakundeak eratzeko edo funtzionatzen jartzeko laguntzak, hogeita hamaika mila zazpiehun eta hirurogeita lau (31.764,00) euro.  
  • b) Etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko laguntzak, berrogeita zazpi mila seiehun eta berrogeita bost (47.645,00) euro.

Ordainketa-modua:

Laguntza ordainketa bakar baten bidez emango da, finkatutako baldintzetan eta epeetan.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan sozietatearen egoitza duten eta Irabazi-asmorik gabe osasunaren esparruan lan egiten duten eta osasunaren profesionalei prestakuntza edo eguneratze teknikoa ematen dieten edo ikerketa sanitarioa sustatzen duten erakunde profesionalek, elkarteek eta entitate zientifikoek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

  • Tfnoa.: 945 019 241 (Javier Latorre Guinea)
  • E-maila: j-latorre@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0086307

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ohar garrantzitsua: eskabidea betetzen hasi baino lehen, irakurri kontu handiz laguntza hauek deitzen dituen eta horiek emateko modua arautzen duen agindua.

Eskaerak eta gainerako dokumentazio osagarria aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Diruz laguntzeko prestakuntza-jarduera bakoitzeko eskaera bakarra egingo da, 2021. urtean zehar egin diren jarduera horren edizio kopurua edozein dela ere.

Eskaera egiten duten erakundeek bi modalitateetarako eskaerak aurkezten dituzten arren, gehienez bat jaso ahal izango dute, diru-laguntza handiena ematen duena alegia.


 Erakundeak eratzeko edo funtzionatzeko laguntzak jasotzeko eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Behar bezala legeztatutako estatutuen kopia.
  • Hirugarrenen alta elektronikoki tramita daiteke (tramitazio elektronikoa egiteko obligazioa duten pertsonek hala egin beharko dute), egoitza elektronikoan ere eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez. Helbidea hau da: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/
  • Eskaera egiten den unean bertako organo betearazleak eta zuzendaritza-organoak osatzen dituzten pertsonen izen-zerrenda. 
  • Aurreko urteari dagokion (2020) erakundearen gastuen eta sarreren balantzea, sarrerak eta gastuak zehaztuz, eta bertako kideen kuotak eta helburu bera duten beste finantziazio-iturri batzuk badaudela espezifikatuz (I. eranskina).
  • Aurtengo urteari dagokion (2021) erakundearen gutxi gorabeherako gastuen eta sarreren balantzea, sarrerak eta gastuak zehaztuz, eta bertako kideen kuotak eta helburu bera duten beste finantziazio-iturri batzuk badaudela espezifikatuz (I. eranskina).
  • Erakundearen datuak eta jarduerak (III. eranskina).

Etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko laguntzak jasotzeko eskaerarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

  • Agindu honetako II. Eranskinaren araberako prestakuntza-jardueren deskribapena.
  • Prestakuntza-jardueraren antolakuntzari lotutako sarreren eta gastuen balantze xehatua (I. eranskina). 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diru-laguntza esleitzeko xedea bete dela eta jasotako funtsak erabili direla justifikatzeko, fitxa honetan ageri den dokumentazioa aurkeztu beharko dute erakundeek, telematikoki (euskadi.eus atarian, "Nire karpeta" atalean).

Emandako laguntzaren ordainketa igorpen bakar batean egingo da, hurrengo atalean eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, laguntzarako likidaziotik ondorioztatzen den zenbatekoagatik.

1. Erakundeek hamabost egun balioduneko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, honako dokumentazio hau aurkezteko:

  • Gastuak eta sarrerak jasoko dituen memoria ekonomikoa. Bertan, diruz lagundutako jardueraren amaierako defizita berariaz adierazi beharko da.
  • Egiaz egikaritutako jarduerak justifikatzeko memoria, sexuen arabera bereizitako informazioarekin, hori egitea bidezkoa den kasuetan.
  • Memoriarekin batera, frogatzeko balio duten fakturak edo dokumentuak aurkeztuko dira, merkataritzako trafiko juridikoko balioa dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, jasotako laguntzaren zenbatekoaren balio berarengatik edo balio handiagoagatik. Gainera, haiek ordaindu izanaren frogagiriak ere aurkeztuko dira.

Ordainketa frogatzeko moduak: 

  • Banku-transferentziaren frogagiria. 
  • Bankuko eragiketen egiaztagiria. 
  • Txekea (bankuko egiaztagiriarekin batera). 
  • Eskudiruzko ordainketen kasuan, ordaintzeko modua justifikatuz erakundearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatutako jatorrizko ziurtagiria ere aurkeztuko da.

Aurreko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, diru-laguntzaei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da, lege hori oinarrizkoa baita.
Artikulu honetan aipatzen den dokumentazio guztia bide telematikotik helarazi beharko da. 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk