Merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari sostengua emateko laguntza

[Epercom21]

Deskribapena


Xedea

Helburua da oinarriak ezartzea Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txiki babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarrena berrekitea ahalbidetzeko.


 

Aurrekontuko zuzkidura

15.800.000

Prestazio ekonomikoa

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskaeraren xede den saltegian 2021eko otsailaren 15ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:

• 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 4.000 euro

• 10 langileko edo 10 langiletik gorako saltegiak: 4.500 euro


Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda daukaten edo jarduera utzita dauden.

Langile berak saltegi bakarrean egon ahalko du atxikita.

Ordainketa-modua:

Laguntza esleitu eta berariaz onartu ondoren abonatuko da zenbatekoa, ordainketa bakarrean.

Nori dago zuzenduta


Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak

Mikro-enpresAk eta enpresa txikiak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Laguntzari buruzko kontsultak, oro har:

  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera
  • Telefonoa: 945.01.77.50
  • Posta elektronikoa: ayudas_epercom@euskadi.eus

 

Aplikazio informatikoari buruzko kontsultak:

  • Telefonoa: 945.01.68.38


 

Kontsultatu zalantza ohikoenak dokumentu honetan: FAQ (PDF, 276 KB)

 

 



 

 

 

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1112901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera-aurkezpen epean 2021eko martzoaren 9an hasiko da goizeko bederatzietatik aurrera eta 2021eko martzoaren 30ean bukatuko da, 8:59,99 an.


Zeinen sarrera-ordua eskaera-aurkezpeneko azken eguneko 08:59,99-en ondokoa izan dadin eskaera haiek ez dira onartuko.

 


 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk