Enpresak sortzea, dibertsifikatzea eta sendotzea bultzatzeko erabiliko diren udal espazioen lagatzea. Getxo 2021

Deskribapena


Xedea

Lagapenen oinarrizko eta lehentasunezko helburua enpresak sortzen, dibertsifikatzen eta sendotzen laguntzea da, bai eta ekonomia sustatzeko proiektuak babestea ere, Getxo udalerrian aberastasuna eta enplegua sortzeko asmoz. Jarduketa ildo hauetan gauzatzen da:

  • Enpresa berriak sortzen, abiatzen eta sendotzen laguntzea.
  • Enplegua sortzen laguntzea.
  • Tokiko ekoizpen egitura dibertsifikatzea, enpresa berritzaileak instalatzen lagunduz.
  • Enpresa ekimenei beren enpresa proiektua garatzeko bide ematen dien ingurune egokia sortzea, egonaldi mugatu baten ostean merkatuan lehiatzeko eta behar bezala jarduteko moduan egon daitezen.
  • Getxo udalerria dinamizatzen laguntzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/12 – 2021/03/15

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoen eta erakundeen alde egin ahal izango da, beren jarduera garatzeko lan gune bat behar badute, jarduera horrek ekonomia sustapenarekin zerikusia badauka.

ARAUDIA:

Getxo udalerrian enpresak sortzea, dibertsifikatzea eta sendotzea bultzatzeko erabiliko diren udal espazioen lagapenaren adjudikazio deialdia. «Getxo Itsas Hub.»