Enpresak sor tzeko lagun tzak: e-Gaztea proiektua eta e-Berri tzailea proiektuak. Irun 2021

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da ekintzailetza berritzaileko enpresa-ekimenak abian jartzeko hasierako gastuei aurre egiteko diru-laguntzak ematea arautzea.
  • 1. lerroa, e-Gaztea: 30 urtetik beherakoek abian jarritako ekintzailetzako enpresa-ekimenetarako.
  • 2. lerroa, e-Berritzailea: ekintzailetza berritzaileko enpresa-ekimenetarako.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/18 – 2021/10/31

ZENBATEKOA: 65.000,00 euroak

ONURADUNAK:

e-Gaztea lerroa.
Diru-laguntza honen onuradun izan ahal dira eskaera egiten dutenean 30 urte baino gutxiago duten pertsona fisikoak, eta, diruz lagungarria den jarduera hori deialdi hau argitaratu baino 12 hilabete lehenago hasia badute edo 2021 ekitaldian hasi behar badute, eta baldin eta horien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian kokatua badago edo egongo bada.
e-Berritzailea lerroa.
Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute diru-laguntzaren xedeko jarduera honako deialdia argitaratu aurreko 3 urteetan hasia duten edo 2021 ekitaldian hasiko duten pertsona fisikoek eta/edo juridikoek, betiere haien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian badago deialdia argitaratu baino lehen edo egongo bada.

INFORMAZIO:

Irungo Udala