Enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa. EZAGUTZA Gipuzkoa 2021

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Aldeko testuingurua sustatzea trantsizio ekologiko, sozial eta ekonomikoek eragingo dituzten aukerak sortzeko, eraikitzeko eta/edo aprobetxatzeko, ikerketaren, transferentziaren eta hedapenaren bidez, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoa balio erantsi eta/edo jasangarriko, gaitasun berrien garapeneko eta kalitatezko enpleguko eremuetara eramateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/19 – 2021/07/19

ZENBATEKOA: 500.000,00  euroak

ONURADUNAK:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.
  • Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.
  • EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.
  • Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.

INFORMAZIO:

Gipuzkoako Foru Aldundia