Enpresa-Proiektu berritzaileen lehiakortasunaren hobekunta eta sustapena babesto laguntza programa. Innplanta. Donostia 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen xedea enpresa proiektu berritzaileen alde egitea da, Donostiako enpresetako lehiakortasuna hobetzeko, bertan (enpresetan) proiektu estrategikoak garatuz. Proiektu bat ezartzeko laguntza ekonomiko batean datza, bai berrikuntza edo nazioartekotze eremuetan eta bai enpresetako lehiakortasuna hobetzen duten garapen zehatzetan (zerbitzu espezializatuak, teknologia eskuratzea, patente berriak erregistratzea, etab.)

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/10/13 - 2021/11/10

ZENBATEKOA: 172.920,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, nazionalak edo atzerritarrak, eta baita aurreko izaerarik ez duten taldeak ere, Oinarri hauetan ezarritako baldintzetan lehiatzen direnetan, araudi juridikoari jarraituz egoki osatu baldin badira:
a) Tokiko proiektu berritzaileak aurkeztea
b) Tokiko proiektu bat izatea eta diruz lagunduriko bere jarduera edo inbertsioa Donostian kokatzea. Nazioartekotze eta promozio jarduerei esleitutako laguntzei dagokienez, onuradunaren helbide fiskala, Gipuzkoako Lurralde Historikoko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2. artikuluak aipatutako definizioari jarraiki, Donostian kokatu beharko da.
c) Laguntza hauen onuradunak irabazi-asmodun ekonomia jarduera bat garatzen duen pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa izatea. Pertsona juridikoa izateaz gain, ondoren adierazten diren baldintzak bete beharko dira
  • Bere aktiboak 10 milioi euro ez gainditzea edo bere eragiketa bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin hitzartutako Kontzertu Ekonomikoan definitzen den bezala, 10 milioi euro ez gainditzea.
  • Langileen batezbesteko kopurua 50 langile baino gutxiago izatea. Langileen batezbesteko kopurua kalkulatzeko, kontuan hartuko dira lanaldi osoan dauden langileak urte bakoitzeko. Lanaldi partziala duten langileei dagokienez, lan egindako orduekiko proportzionalki zenbatuko dira.
  • Aurreko 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako baldintzetako bat betetzen ez duen enpresen 100eko 25 edo hortik gorako zuzeneko edo zeharkako partaidetza ez izatea

INFORMAZIO:

Donostiako Sustapena