Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak. Santurtzi 2021

Deskribapena


Xedea

Jarduketa honen helburua enpresa-sarea bultzatzea eta enpresa-sareari laguntza ekonomikoa ematea da. Hori guztia Santurtziko langabetuak eta Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzua lan-eskatzaile bezala izena emanda dauden pertsonak ohiko merkatuan kontratatzea sustatzeko

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/01 - 2021/04/01

ZENBATEKOA: 294.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Kontratatutako pertsonek honako baldintzetako bat bete beharko dute:

  • Langabetuak izatea eta Santurtzin erroldatuta egotea eta hala jarraitzea. Horrez gain, Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzua  lan-eskatzaile bezala izena emanda egon beharko dira gutxienez kontratazioa hasi aurretiko epean.
  • Langabetuak izatea eta Santurtzin erroldatuta egotea eta hala jarraitzea. Horrez gain, Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzua  lan-eskatzaile bezala izena emanda egon beharko dira gutxienez kontratazioa hasi aurretiko epean eta talde hauetako batean egon beharko dira: DSBEren jasotzaile titularrak edo onuradunak, lehenengo enplegua duten 35 urte baino gutxiago dituztenak edo epe luzean langabe daudenak eta 55 urte baino gehiagoko pertsonak.

Enpresa onuradunak

  • Pertsona fisiko edo juridiko guztiak, izaera juridikoa kontuan hartu gabe eta deialdi honetan araututako baldintza guztiak betetzen dituztenak.

INFORMAZIO:

Kontrataziorako diru-laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak lanbide-euskalenplegu zerbitzuaren deialdien esparruan enplegua sustatzeko tokikoekintzetarako (2020ko ekainaren 24koa) eta akatsen zuzenketa (2020ko uztailaren3koa).