Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko diru laguntzak. Gipuzkoa 2021

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da diru laguntzak ematea, elkarrekiko norgehiagokaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei, azterketak, planak eta proiektuak egin ditzaten, helburu dutelarik energia berriztagarrien erabilera eta energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea. Zehazki, diruz lagungarri izango dira:

  • Energiari buruzko Planak eta azterketak
  • Proiektuak eta inbertsioak egitea energia berriztagarriko instalazio berrietan edo lehendik daudenak handitzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/11 - 2021/04/13

ZENBATEKOA: 258.672,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Udalak eta udaleko erakunde autonomoak.
  • Mankomunitateak.
  • Sektore publikoko erakundeen partaidetza duten udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak: baldin eta haien helbide soziala eta zerga egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan badago, eta haien kapital soziala oso-osorik izaera publikokoa bada.

INFORMAZIO:

Gipuzkoako Foru Aldundia