Energia berriztagarriak erabiltzeko eta energia-efizientziako inbertsioak egiteko aurrerakinitzulgarrien programa - GAUZATU ENERGIA

Deskribapena


Xedea

GAUZATU ENERGIAren helburua da udalerrietan bultzada bat ematea kanpoko argiteria publikoaren eraginkortasunari, egungo eraikuntzaren iraunkortasunari, inguratzaile termikoan aldaketak eginez, sorkuntza termikoko instalazioak hobetuz, biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa edo bero-ponpa duten instalazioak ezarriz, erregulazio- eta kontrol-teknologiak sartuz eta argiztapenaren eraginkortasun energetikoa hobetuz. Energia berriztagarriak ere bultzatzea, elektrizitatea ekoizteko eta biltegiratzeko, bai eta mugikortasun iraunkorragoa ere.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/12/31 - 2030/12/31

ZENBATEKOA: 90.000.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta eremu txikiagoko beste lurralde-erakunde batzuk
  • Udalerriak.
  • Arabako udalerrien mankomunitateak, lurralde historikoko kuadrillak eta beste toki-erakunde batzuk.
  • Toki-erakunde horiei lotutako edo horien mendeko organismo publikoak.
  • Paragrafo honetan aurreikusitako erakundeen partaidetza zuzena edo zeharkakoa ehuneko 50etik gorakoa duten udal-enpresa publikoak.
  • Toki-erakunde baten fundazio-patronoa duten fundazioak, edo toki-erakundearen ordezkariek modu nagusian eratutako patronatua dutenak.
  • Partzuergoak, bai eta beste edozein izaera duten gainerako erakunde instrumentalak ere, baldin eta partaidetza nagusia tokiko kapital publikoa bada edo toki-erakunde baten posizio nagusia bada.

INFORMAZIO:

EVE