ENE 2021 - Genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesu bati ekiteko laguntza teknikoa kontratatzeko laguntzak

[ENE 2021 - Antolamendu-aldaketa]

Deskribapena


Xedea

Laguntza honen xedea da hasierako babesa ematea genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuei.

Genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak erakundeen barruan gogoeta egiteko eta ekintzak abian jartzeko prozesuak dira, lehendik dauden egikerak eta pentsaerak aldatzeko, eta, horri esker, erakundeen funtzionamendu-maila guztietan gertatzen diren desberdintasunak desagerrarazteko (egiturak, lan-sistemak, antolamendu-kultura eta abar).

Laguntza honen bidez, asmoa da erakundeei laguntza ematea nekazaritza-sektoreko erakundeetan eta, batez ere, erabakiak hartzeko haien eremuetan genero-berdintasuna sustatzen duen antolamendu-kultura baterantz ematen dituzten lehen pausoetan.

Aurrekontuko zuzkidura

30.000 €

Prestazio ekonomikoa

Antolaketa-aldaketarako laguntzen gehieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritza-eremuko lanbide, enpresa, sindikatu arloko edo beste eratako elkarteak eta erakundeak –Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19. artikuluan aurreikusitakoak–, betiere egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Jendaurrean zabaltzeko egiten diren dokumentazioan, karteletan, propagandan edo argitalpenetan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoa agertu beharko da, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera.

Gainera, Emakume Nekazarien Estatutuaren logotipoa sartu beharko da, hemendik deskarga daitekeena.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Beatriz García

Telefonoa: 945 019951

E-maila: b-garcia@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1201601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, laguntzen deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk