Tokiko Bizikidetzaren-arloko Elkarrekin Bonuen Programa 2021 urterako

[Elkarrekin-bonuak-udal]

Deskribapena


Xedea

Bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuak egiteko dirulaguntzak, baldin eta egitasmo horiek irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta tokiko entitateak batera sustatzen badituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000(euro)

Prestazio ekonomikoa

Bonuen zenbatekoa eta gehieneko muga.

1.– Tokiko bizikidetzaren-arloko bonuak 70 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuko ordu bakoitzeko.

2.– Proiektuen erakunde hartzaileek gutxienez onartutako bonuen % 10 ordaindu beharko diote

erakunde onuradunari.

3.-Erakunde onuradunek ezingo dituzte udal bakarrean pilatu zenbateko hauetatik gorako bonuak:

– 5.000 euro, 15.000 biztanlera arteko udaletan.

– 12.500 euro, 15.000 eta 40.000 biztanle arteko udaletan.

– 20.000 euro, 40.000 biztanletik gorako udaletan.

Ordainketa-modua:

Diruz lagundutako proiektu bakoitza gauzatu dela justifikatu ondoren ordainduko dira diru-laguntzak, emandako bonuei dagokien guztizko zenbatekoa bete arte.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-egoitzaren kokalekua egiaztatzeko | Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Programa garatzeko konpromisoa | Proiektuaren garapenerako erakunde hartzailearen konpromisoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza > Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza > Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1024307

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • beharrezko dokumentazioa prestatu
  • eskaera eta eranskinak bete
  • eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera organo eskudunaren Erregistroan izapidetzeko sartzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Justifikazioa


Dirulaguntzaren justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 15ean bukatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk