Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ekodiseinuaren, ekonomia zirkularreko frogapenaren, eta ekoberrikuntzaren alorreko proiektuetarako laguntzak. 2021

Deskribapena


Xedea

Merkatuan soluzio frogatua eta bideragarria jartzen duten garapen- eta berrikuntza-proiektuei laguntzeko laguntzak, honako helburu hauek lortzeko:
– Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea ekonomia zirkularraren bidez, ekoizpen-prozesuetako baliabideen eraginkortasuna barne.
– Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, horiek isurtzea saihestea.
– Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, Euskadiren ekonomia berdea suspertzen, lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen laguntzeko.
– Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten soluzio teknologiko berritzaileen bidez.
– Europako tresnen ("driverrak") ondoriozko erronkei eta aukerei heltzen dieten enpresen arteko lankidetzak sendotzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/07/01 – 2021/09/30

ZENBATEKOA: 400.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa pribatuek, ahal dela industria-sektorekoek, bai eta konponketa-zerbitzu aurreratuek eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuek ere, sustatzaile eta bazkide gisa jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak proiektu bateko bazkide edo azpikontratista izan daitezke, baina ezingo dira proiektuaren sustatzaile izan

INFORMAZIO:

IHOBE