Ekodiseinuaren, ekonomia zirkularreko frogapenaren, eta ekoberrikuntzaren alorreko proiektuetarako laguntzak. 2021

Deskribapena


Xedea

Ekonomia zirkularraren eta baliabide-efizientziaren alorreko europar politikaren tresna bati erantzuten dion eta EAEn merkatu-aukera bat sortzen duen irtenbide ekoberritzaile bat garatzen duten proiektuei laguntzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/07/01 – 2021/09/30

ZENBATEKOA: 350.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa pribatuek, ahal dela industria-sektorekoek, bai eta konponketa-zerbitzu aurreratuek eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuek ere, sustatzaile eta bazkide gisa jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak proiektu bateko bazkide edo azpikontratista izan daitezke, baina ezingo dira proiektuaren sustatzaile izan

INFORMAZIO:

IHOBE