2021-2022ko ikasturtean ekintzailetzaren kultura sustatzeko laguntzak Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloren bateko 2. mailan dauden ikasleen artean.

[EKINTZAILETZA DIRU-LAGUNTZAK]

Deskribapena


Xedea

Ikastetxe pribatu itunduei zuzendutako laguntzak deitzea, 2021-2022ko ikasturtean ekintzailetzaren kultura sustatzeko ikastetxe horietako Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloren bateko 2. mailan dauden ikasleen artean.

Aurrekontuko zuzkidura

116.000,00 euros

Prestazio ekonomikoa

Ikastetxe bakoitzeko esleitu ahal izango den zenbatekoa 10.000 €-koa izango da, gehienez ere. Horretarako, ikastetxeak aurkeztutako proiektua eta jarduera bakoitzerako xehatutako aurrekontua hartuko dira kontuan.

Gehienez ere, emandako laguntzaren zenbatekoaren % 40 eman ahal izango da 4. artikuluko 4. eta 5. puntuetan jasotako jardueretarako. Beraz, emandako laguntzaren % 60, gutxienez, ikasleek enpresa-arloko simulazio-proiektuak egitera bideratu beharko da.

Prestakuntza-jarduerek finantziazio hau jaso ahal izango dute: emandako prestakuntza-ordu bakoitzeko, gehienez ere, 100 €.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

Lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da, deialdiaren Aginduko 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Gainerakoa (% 60), berriz, justifikazioa deialdiaren Aginduaren 19. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrei dagokienez.

Betekizunak

  • Aginduan araututako laguntzak bateraezinak dira xede bera duten erakunde publikoen edo pribatuen dirulaguntzekin edo laguntzekin.
  • Ezingo dira deialdira aurkeztu laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzearekin zigortuta daudenak, edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren bat dutenak, ez eta sexu-bazterkeriagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena betez.

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko 2013ko azaroaren 17ko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1068004

Eskabidea


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2022ko urtarrilaren 7a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk