Ekintzailetza bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru laguntzak. Urola Kosta 2021

Deskribapena


Xedea

Programa honen bidez, lau lerro hauetako jardueretarako laguntzak emango dira:

  • Jarduera ekonomiko edo proiektu berrien sustapena: jarduera ekonomikoaren ideia landu eta enpresa sortzeko laguntzak (I. diru laguntza lerroa).
  • Kontratazioa bultzatzeko eta kalitatezko enplegua hobetzeko laguntzak (II. diru laguntza lerroa).
  • Inbertsioetarako laguntzak (III. diru laguntza lerroa).
  • Enpresen lehiakortasuna sustatzeko laguntzak (IV. diru laguntza lerroa).

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/08/06 - 2021/09/30

ZENBATEKOA: 905.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauek or-har Udal Elkartea osatzen duten udalerrietako, hau da, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako (hemendik aurrera eskualdeko) pertsona, enpresa edo eta ekintzaileentzat dira.

INFORMAZIO:

Urola Kosta Udal Elkartea