Ekintzaileentzako laguntzak Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) bidez babestutako proiektuetarako. Ekintzaile Programa. 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

EKINTZAILE programak enpresa proiektu berrientzako laguntzak ematen ditu, baldin eta industri arloko proiektu berritzaileak edo horiekin lotutako zerbitzuetakoak badira. Proiektu horiek EBZ baten laguntza izango dute ideia heltzeko eta enpresa martxan jartzeko faseetarako. Bi laguntza mota emango dira:

1. Pertsona edo talde sustatzailearentzako LAGUNTZA PROZESURAKO DIRU-LAGUNTZAK, ideia heltzeko eta Enpresa Plana egiteko prozesuan zehar eta proiektua martxan jarri arte. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira.

2.- Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako FINANTZAKETA LAGUNTZAK; izan ere, Luzaro Kredituaren Finantza-etxearekin hitzartutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren maileguen finantzaketa kostua gutxituko da..

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/31 - 2021/12/10

ZEMBATEKOA: 3.100.000,00

ORNODUNAK: 

Bidelaguntzaren onuradun diren erakundeak (1. ildoa).
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoak eta egoitza soziala edo/eta gutxienez jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridikoak izan daitezke bidelaguntzaren onuradun, baldin eta enpresa-proiektu berritzailea eta/edo industria- eta teknologia-oinarrikoa eta/edo lotutako zerbitzuetakoa bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazi nahi bada.
Finantzaketa lortzea errazteko laguntzaren onuradun diren erakundeak (2. ildoa).
Euskal Autonomia Erkidegoan Enpresa Plana gauzatzeko konpromisoa hartzen duten eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsona juridikoek bakarrik jaso ahal izango dituzte finantzaketa eskuratzea errazteko laguntzak, betiere finantzaketa indarrean jarri bada EHAAn argitaratu ondoren:
  • Sortu berriak izatea, hau da, 2020ko urtarrilaren 1aren ondoren eratutako enpresa guztiak.
  • Gutxienez 3 enplegu sortzea 3 urteko epean.
  • ETEa izatea, Batzordearen 2020ko maiatzaren 6ko 2003/361/CE Gomendioan ezarritakoaren arabera – Europako Erkidegoen Aldizkari Ofiziala, 124 zenbakia, de 20-05-2003-05-20koa, 0036-0041 or.
  • Alta emanda egotea EAEko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokien epigrafean.

INFORMAZIO:

SPRI