EEE Gauzatu Energia - Euskadiko toki-administrazio publikoaren sektorean energia berriztagarriak erabiltzeko eta energia-efizientziako inbertsioak egiteko aurrerakin itzulgarrien programa

[Gauzatu energia 2022]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko (hemendik aurrera, "EAE") lurraldean kokatutako udalaren eraikin publiko eta instalazioetan baliabide berriztagarriak aprobetxatzeko eta energia-kontsumoaren efizientzia ahalbidetzeko helburu nagusiarekin, Euskadiko toki-administrazio publikoaren sektorean energia berriztagarriak erabiltzeko eta energia-efizientziako inbertsioak egiteko aurrerakin itzulgarrien GAUZATU ENERGIA programa hau argitaratzen da.

Programa honen babesean emandako finantzaketa interesik gabe itzultzeko aurrerakintzat hartuko da, eta aurrerakin-programaren 15. oinarrian ezarritakoari jarraikiz arautuko da.

Aurrekontuko zuzkidura

90.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontu-zuzkidura

Aurrerakin-programa honetarako zuzkidura ekonomikoa laurogeita hamar milioi euro (90.000.000 euro) izango da, Eusko Jaurlaritzako aurrekontuetan xede horretarako ezarritako kredituaren arabera.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Aurrerakin itzulgarrien eskaeren ebazpenak bideratzeko prozedura lehia edo konkurrentzia jarraitua izango da, eta, beraz, aurkezten diren hurrenkeraren edo ordenaren arabera aztertu eta bideratuko dira eskaerak, eta modu egokian formulatuak eta beteak egongo diren heinean eta hurrenkeran bideratuko dira.

Programa honek jarraipena izango du, aurkeztutako proiektu berrietan emandako proiektuetatik itzulitako aurrerakinak berrerabiliz.

Nori dago zuzenduta


Honako hauek izan daitezke programa honen deialdiaren xede diren aurrerakin itzulgarrien onuradun:

  • a) Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta eremu txikiagoko bestelako lurraldeko toki-erakundeak.
  • b) Udalerriak.
  • c) Udalerri mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko kuadrillak eta bestelako toki-erakundeak, toki-araubideko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoa betez.
  • d) Toki-erakunde horiei lotutako edo haien mendeko erakunde publikoak.
  • e) Udal-enpresa publikoak, baldin eta, atal honetan aurreikusitako erakundeek horien kapital sozialean duten zuzeneko edo zeharkako partaidetza ehuneko 50etik gorakoa bada.
  • f) Fundazioak, baldin eta fundazioaren patronoa toki-erakunde bat bada, edo haren patronatua, nagusiki, toki-erakundeko ordezkariez osatuta badago.
  • g) Partzuergoak edo mota guztietako gainerako erakunde instrumentalak, baldin eta nagusiki toki-kapital publikoaren partaidetza badute edo haien posizio nagusia toki-erakunde batena bada.

Honako hauek ezin izango dira onuradun izan:

  • a) Foru Aldundiak, haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak barne, hau da, baldin eta, erakunde horietan, zuzenean edo zeharka, ehuneko 50etik gorako partaidetza badute, edo erakunde horiek mendean hartzen badituzte.
  • b) Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektorea osatzen duten erakundeak, 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoaren arabera.
  • c) Dirulaguntzei buruzko Legearen 13.2 artikuluan eta/edo 1/1997 Legegintza Dekretuko 50.5 artikuluan aipatutako zirkunstantzietako batean dauden eskatzaileak, edota dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboa jaso dutenak edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debeku bat ezarri zaienak.
  • d) Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea betetzeko, sozietatearen xedetzat edo dedikaziotzat osorik edo zati batean armen produkzioa, merkaturatzea eta finantzaketa duten enpresek.
  • e) 651/2014 Erregelamenduaren 1. artikuluaren 4.a) eta 4.c) idatz-zatietan xedatutakoaren arabera:
    • Berreskuratzeko emateke dagoen agindu baten eraginpean dauden enpresak, Batzordeak, aldez aurretik, laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekiko bateraezintzat jotzeko erabaki bat eman ondoren.
    • Krisian dauden enpresak, 651/2014 Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. atalaren zentzuan.

Betekizunak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

12107

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Aurrerakin-programarako eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 31eko 08:00etan hasiko da, eta 2030eko abenduaren 31n amaituko, edo xede horretarako aurrekontua agortzen den unean.

Aurrerakin itzulgarriko eskaera eta programaren 12. oinarrian adierazitako dokumentazio tekniko-administratiboa aplikazio informatikoaren bitartez erantsiko dira, pdf formatuan.

Zenbait jarduketa egitea aurreikusi bada, izaera berdinekoak edo desberdinekoak izan, eskaera bakar bat formalizatu beharko da, baina horrek ez du galarazten aurrerakin itzulgarriko eskaera berriak aurkeztea inbertsio berriak sortzen badira.

EEEk eskatzaileari eskatu ahalko dio eskaera behar bezala aztertzeko beharrezkotzat jotzen den informazio eta dokumentazio osagarria.

Behin finantzaketaren xede den inbertsioaren egikaritzapena amaiturik, eta beranduenez, egikaritze-amaierako dataren ondoko hiru hilabeteko epea mugaeguneratu aurretik, inbertsioaren amaiera justifikatzeko eskaera bideratu beharko da, eta EEEri entregatu beharko zaizkio aurrerakin itzulgarrien programak eskatutako frogagiri eta dokumentu administratibo eta tekniko guztiak.

Justifikazio dokumentala gauzatuko da aurrerakin-eskaeraren hasierako formalizaziorako erabiliko den aplikazio informatikoaren bitartez.

 

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
  • Behar den dokumentazio guztia prestatzea
  • Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak