EEE - Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo eta biltegiratzearekin eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin lotutako pizgarri-programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan - Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU.
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta IngurumenaEVE - Ente Vasco de la Energía
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko EBAZPENAREN bitartez ezarritako laguntzen deialdia egitea. Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen ditu ebazpen horrek, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Deialdi honek 6 pizgarri-programa ditu zera egikaritzeko, batetik, hainbat sektoretako energia-iturri berriztagarrien bidezko (eguzki-energia fotovoltaikoa eta eolikoa) autokontsumo- eta biltegiratze-instalazioak, eta, bestetik, sistema termiko berriztagarriak (biomasa, aerotermia, geotermia, eguzki-energia termikoa), bizitegi-sektorean, eta jabetza publikoko etxebizitzetan eta hirugarren sektorean soilik.
Pizgarri-programa horiek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean daude jasota, eta horregatik Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsekin finantzatuko dira, 7. Osagarriari dagokionez plan horretan bildutako inbertsio tipologiari loturik (O7.I1) - energia berriztagarri berritzaileak garatzea, eraikuntzan eta produkzio-prozesuetan integratuak, eta, energia-iturri berriztagarrien bidezko biltegiratzeari dagokionez, 8. osagarriko inbertsioari loturik (O8.I1) - energia-biltegiratzearen zabalkundea, kontagailuaren atzeko eta sektorean integratutako biltegiratzea bultzatzea, aurrekoarekin batera egikaritzen dena.
Aurrekontuko zuzkidura
106.765.574,23€Prestazio ekonomikoa
Programa honetako diru-laguntza bigarren aldiz handitu ondorez, laguntza-programa honetara bideratutako hornidura ekonomikoa 106.765.574,23 €, da guztira, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera, eta pizgarri-programa bakoitzerako honako zenbateko hauen arabera banatua:
1. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe: 15.294.559,90€.
- Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 6.857.485,83€.
- Kategoria: Biltegiratzea: 1.055.559,82€.
- Kategoria: Autokontsumo eta/edo Biltegiratzea: 7.381.514,25€.
2. pizgarri-programa: Ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe: 20.417.222,40€.
- Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 17.502.218,37€.
- Kategoria: Biltegiratzea: 1.817.211,58€.
- Kategoria: Autokontsumo eta/edo Biltegiratzea: 1.097.792,45€.
3. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea: 3.219.188,47€.
4. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe: 54.279.802,12€.
- Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 28.192.288,79€.
- Kategoria: Biltegiratzea: 7.908.141,38€.
- Kategoria: Autokontsumo eta/edo Biltegiratzea: 18.179.371,95€.
5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea: 339.405,00€.
6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. 13.215.396,34€.
Laguntzak esleitzeko prozedura
Laguntza-eskaerak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.
Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2023ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta
1., 2. eta 3. pizgarri-programen barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:
- a) Pertsona juridikoak eta enpresen edo pertsona fisikoen taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomiko bat egiten dutenak, honako hauek barne:
- 1. Industrialde publiko edo pribatuetako kudeatzaileak.
- 2. Energia-eremuko jarduketen enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak.
- 3. EZE Energia-zerbitzuetako enpresak edo energia-zerbitzuen hornitzaileak otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan zehaztutakoaren arabera. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarrietan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik.
- b) Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.
Horrez gain:
- 1. pizgarri-programaren azken hartzaileek honako talde hauetako baten barruan jardun beharko dute Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazional baten arabera (hemendik aurrera, EJSN): G, H, I, J, K, L M, N, O, P, Q, R edo S. Betiere administrazio publikoak ez badira.
- 2. pizgarri-programaren azken hartzaileek, berriz, A01 taldeari dagokion EJSN baten barruan jardun beharko dute, 017an izan ezik, edota B, C, D, E edo F taldeei dagokien EJSN baten barruan. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan aipatutako Administrazio Publikoetako edozeinen sektore publiko instituzionala ere izan daiteke programaren azken hartzailea, baita irabazi-asmorik gabeko entitateak edo erakundeak ere, baldin eta, kasu batean zein bestean, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten badute.
- 3. pizgarri-programaren azken hartzaileek, aurreko 1. eta 2. pizgarri-programetan ezarritako taldeetako bati dagokion EJSN baten barruan jardun beharko dute.
4. eta 5. pizgarri-programen barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:
- a) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona fisikoak.
- b) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako toki-erakundeak eta sektore publiko instituzionala, azken horren kasuan, baldin eta merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik gauzatzen ez badu. Hala ez bada, 2. edo 3. pizgarri-programen barruan hartuko dira.
- c) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona juridikoak, hirugarren sektoreko entitateak edo erakundeak barne. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten badute, 2. edo 3. pizgarri-programen barruan hartuko dira.
- d) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak, eta minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen (EB) 1407/2013 Erregelamenduan ezarritako betekizunak eta mugak ezarriko zaizkie.
- e) Jabetza horizontalari buruko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen arabera araututako jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak.
- f) Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez badute. Hala ez bada, 1., 2. edo 3. pizgarri-programetan bilduta daudela hartuko da aintzat, beren jardueraren alorraren arabera.
6. pizgarri-programarako, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:
- a) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona fisikoak.
- b) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona juridikoak edo irabazi-asmorik gabeko entitate edo erakunde publikoak, kolektibo kalteberen eskura etxebizitza sozialak jartzen dituztela egiaztatzen dutenak, jarduera hori, mozkin ekonomikoren bat sortuko balu, jarduera ekonomikotzat hartzeko aukerarik ez dagoelarik estatuko laguntzen Europako araudiaren aplikazioaren xedeetarako, aplikatzekoak izan litezkeen zuzenbide nazionaleko zein Europar Batasuneko gainerako xedapenei kalterik egin gabe, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa zein Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritu eta kudeatzearen eremuan onartzen diren xedapenei dagokienez.
- c) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan alta emanda egon beharko dutenak, eta, jasotzen dituzten laguntzei, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen (EB) 1407/2013 Erregelamenduan ezarritako betekizunak eta mugak ezarriko zaizkie.
- d) Jabetza horizontalari buruko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen arabera araututako jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak.
- e) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako toki-erakundeak eta sektore publiko instituzionala, baldin eta merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik gauzatu eta interes ekonomiko orokorreko zerbitzutzat jotzen badira, edo neurriek Estatu Kideen arteko merkataritzaren gainean eraginik ez badute, toki-mailako eragina baino ez dutelako. Kasu horietan, jabetza publikoko etxebizitzetan soilik izango dute iturri berriztagarrien bidezko energia termikoa sortzeko instalazioak egiteko laguntzak jasotzeko aukera. Eta jabetza publiko hori ez da gutxienez bost urtean aldatuko, dagokion laguntza emateko ebazpenaz geroztik.
Betekizunak
-
Jarduketa subentzionagarriak
Jarraian zerrendatzen direnak jarduketa subentzionagarriak izango dira, Laguntza Programaren Oinarrien I. ERANSKINEAN ezarritako betekizunak bete beharko dituzte, eta pizgarri-programekin bat datoz.
- a. 1. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, establezimenduetako autokontsumorako edo zerbitzu-sektoreko instalazioetarako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.
- b. 2. pizgarri-programa: Ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, establezimenduetako autokontsumorako edo 1. pizgarri-programan aurreikusi gabeko produkzio-sektoreetako instalazioetarako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.
- c. 3. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Jarduketa subentzionagarria izango da, zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan txertatzen diren kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea.
- d. 4. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, bizitegi-sektoreko, hirugarren sektoreko eta administrazio publikoetako autokontsumorako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.
- e. 5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Jarduketa subentzionagarria izango da, bizitegi-sektorean, hirugarren sektorean eta administrazio publikoetan lehendik dauden iturri berriztagarrien bidezko energia elektrikoa sortzeko instalazioetan txertatzen diren kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea.
- f. 6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, klimatizaziorako edo etxebizitzetan ur bero sanitarioa sortzeko.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa Laguntza Programaren Oinarrien III. ERANSKINEAN (Gehieneko kostu subentzionagarriak, erreferentziazko kostuak eta laguntzen zenbatekoa) zehaztuko da.
-
Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
1. Laguntza Programaren Oinarrien I. ERANSKINEAN zerrendatzen direnak dira kostu hautagarriak:
- a) Laguntzaren xede den jarduketa tipologiekin lotutako ekipo eta materialetan inbertitzea, hala badagokio, biltegiratze-sistemei dagokiena barne.
- b) Laguntzaren xede diren jarduketa tipologiekin lotutako obrak eta/edo instalazioak egikaritzeko kostuak.
- c) Ekipamendu elektromekanikoak, hidraulikoak, kontrolekoak eta osagarriak, laguntzaren xede den jarduketarekin lotuta daudenean.
- d) Goi Tentsioko eta Behe Tentsioko sistema elektriko orokorra,
- e) Laguntzaren xede den proiektuarekin hornitutako instalazio kontsumitzaileen energia elektrikoaren edo termikoaren sorkuntza, metaketa eta eskaria kudeatzeko, aktiboki kontrolatzeko eta monitorizatzeko sistemak, kudeaketa eta produkzioa optimizatzeko lagungarri direnak. Ekipo horiek laguntzaren onuradunaren jabetzakoak izango dira, eta laguntzaren xede den jarduketari lotuko zaizkio:
- f) Baliabidea kokalekuan neurtzeko sistemak, instalazio geotermikoetarako Erantzun Termikoko Testak eta miatze-zundaketak barne.
- g) Obra zibilak, laguntzaren xede diren jarduketekin zerikusia dutenean, eta proiektua behar bezala egikaritzeko beharrezkoak diren obrak.
- h) Kokalekuan lehendik dauden instalazioak eraistearen kostua, baldin eta horrelakorik aplikatzen bada horren ordez berriztagarrien instalazio bat egiteko, baldin eta honako baldintza hau betetzen bada: sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen gutxienez % 70 (pisu garbian, eta LER 17 05 04 kodea duten hondakinak alde batera utzita), beste material batzuk balorizatzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko prestatzea, beste material batzuk ordezteko hondakinak erabiliz gauzatutako betetze-eragiketak barne. Ildo beretik, eraispena dakarten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboaren praktika hartuko da barne.
- i) Laguntzako jarduketa tipologiekin lotutako proiektu edo memoria teknikoen idazkuntzaren kostuak.
- j) Laguntzako jarduketa tipologiekin lotutako zuzendaritza fakultatiboaren kostuak.
- k) Laguntzaren xede diren jarduketa tipologiekin lotutako obraren eta muntaketaren Segurtasuna eta Osasuna koordinatzea.
- l) Laguntza eskatzeko kudeaketa-gastuak, txostenen idazkuntza eta eskaera egiteko eskatutako gainerako dokumentazioa barne. Eskatutako laguntzaren zenbatekoaren % 4 gainditzen ez duten kudeaketa-gastuak bakarrik izango dira hautagarriak, espediente bakoitzeko 3.000 euroko mugarekin.
- m) Jarduketak egin izana justifikatzeko kudeaketa-kostuak, laguntza horiek justifikatzeko txostenak eta eskatutako gainerako dokumentuak idaztearen kostuak barne.
- n) Justifikazio-kontuari buruzko auditorearen txostena.
- o) Jarduketa tipologia bakoitzaren espezifikoak izanik, beharrezko gisa ongi justifikatu diren beste partida batzuk, lagungarriak izan edo ez, atal honetako 3. puntuan gastu ez-subentzionagarri gisa bildutakoez apartekoak.
2. Aurreko ataleko l), m) eta n) ataletan adierazitako gastuak ordaintzeko pizgarri-programetan guztira onartutako gehieneko kostu hautagarriak ezin izango du osorik eskatutako laguntzaren zenbatekoaren % 7 gainditu, espediente bakoitzeko 7.000 euroko mugarekin.
Ez da hautagarritzat hartuko aurrekoak ez bezalako ezein kostu, ezta laguntzaren azken hartzaileari 477/2021 ED indarrean hasten den data baino lehen fakturatu zaion ezein kostu ere.
3. Honako kontzeptu hauetan bildutako gastuak ez dira subentzionagarritzat hartuko.
- a) Jasandako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) edo Produkzioaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga.
- b) Gastu propioak, langileei lotutako gastuak, funtzionamendukoak edo gastu orokorrak izan.
- c) Ingurumen-inpaktuko azterlanak eta proiektu teknikoak ikus-onesteko kostuak.
- d) Proiektua garatzeko eskatzaileak ordaindu beharreko gainerako sustapen-gastu guztiak.
- e) Administrazio-baimenak, lizentziak, baimenak, abalen eta/edo fidantzen, isunen, tasen edo tributuen kostua.
- f) 1. atalean bilduta ez dauden gestio, kontratazio, kontsulta edo izapide administratiboekin lotutako gainerako gastu guztiak, baimenak edo lizentziak lortzeko beharrezkoak direnak.
- g) Inbertsio-proiekturako zein ebakuazio-azpiegituretarako erabilitako lurrak erostearen edo alokatzearen kostua.
- h) Eskatzaileak harpidetutako aseguruak.
- i) Zaintza eta segurtasuna, obra egikaritu bitartean eta martxan jarri arte.
- j) Energiaren ebakuazioa bideragarri egiteko esklusiboez bestelako linea elektrikoen egokitzapenak, birmoldaketak edo egikaritzapenak. Hortaz, subentzionagarritzat hartuko dira, soil-soilik, sorkuntza-instalazioa —edo energia berriztagarriak sarean integratzeko sistemak— instalazio horien lotunearekin eta garraio- edo banaketa-linearekin lotzeko behar diren lineak, sistema elektrikoaren neurketa-puntuen Erregelamendu bateratua onartzen duen abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
- k) Errepide publikoetako eta instalaziorainoko bideetako sarbideak egokitzea.
- l) Finantza-kostuak
4. Aurrekoaren salbuespen gisa, 4., 5. eta 6. pizgarri-programetarako kostu hautagarritzat hartuko da jasandako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) edo Produkzioaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga, betiere horiek guztiz edo partzialki berreskuratzeko edo konpentsatzeko aukerarik ez badago.
-
Betekizunak
1., 2. eta 3. pizgarri-programen jarduketarako laguntzen azken hartzaileek jaso beharreko laguntzak, 651/2014 Erregelamenduan ezarritako betekizun eta mugei lotuko zaizkie.
Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten 4., 5. eta 6. pizgarri-programen azken hartzaileei, minimis Erregelamenduan ezarritako betekizunak eta mugak ezarriko zaizkie.
Jarduketen hautagarritasun-xedeetarako, 4., 5. eta 6. pizgarri-programen laguntzen azken hartzaileentzat onartuko dira, soil-soilik, 477/2021 Errege Dekretua BOEn argitaratu zenez geroztik (2021eko ekainaren 30a) hasitako jarduketak, eta 1., 2. eta 3. pizgarri-programen azken hartzaileentzat, berriz, laguntzek pizgarri-izaera izaki, laguntzaren eskaera erregistratu zenez geroztik hasitako jarduketak onartuko dira soilik.
1., 2 eta 4. pizgarri-programen barruan energia berriztagarria sortzeko jarduketetan, autokontsumorako jarduketa fotovoltaikoak eta eolikoak hartu dira.
Teknologia bakoitzeko (eolikoa edo fotovoltaikoa) jarduketa bat bakarrik hautatzeko aukera izango da laguntzaren azken erabiltzaile eta kokaleku bakoitzeko edo kontsumo berberari edo berberei loturik.
Jaso beharreko gehieneko dirulaguntza bat etorriko da instalazioaren potentziako lehen 5 MW-ekin. Muga hori gainditzen duten potentziak instalatzeko aukera badago, baina inoiz ere ezin izango da laguntzarik jaso 5 MW horien gainetik.
Halaber, jarduketa subentzionagarritzat hartzen dira 244/2019 Errege Dekretu horretan arautu gabe dauden sareko instalazio isolatuak.
Biltegiratze-instalazioak hautagarriak izan daitezen, biltegiratzea ezin izango zaio sareari zuzenean konektatu, eta autokontsumo-instalazioaren zati izango da.
Sorkuntza-potentziaren aldean biltegiratze-kapazitate instalatuko 2 kWh/kW-ko ratioa gainditzen ez duten biltegiratze-instalazioak bakarrik hartuko dira hautagarritzat. Gainera, gutxienez 5 urteko bermea izan beharko dute.
Biltegiratzeko berun-azido teknologiak ez dira hautagarriak izango.
6. pizgarri-programaren barruko jarduketa subentzionagarrien barruan, etxebizitzetako ur bero sanitariorako eta/edo klimatizaziorako eguzki-teknologia termikoa, biomasa, geotermikoa, hidrotermikoa edo aerotermikoa hartzen dira, aire-aire teknologiak izan ezik.
Edozein pizgarri-programari lotutako instalazio guztiek, 6. programako toki-berokuntzako aparatuen Biomasako tipologia izan ezik, dirulaguntzaren xede den instalazioak sortutako energia elektrikoa edo termikoa monitorizatzeko sistema bat eduki beharko dute.
Egindako instalazioek, bidezko bada, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduan (EITE) ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, baita aplikatzekoa zaien beste edozein araudi ere. Elektrikoki eragindako bero-ponpek 2,5etik gorako SPF bat izan beharko dute.
Sorkuntza berriztagarriko instalazio berriei lotutako biltegiratze-aktiboei dagokienez, lehendik daudenak hobetzea edo berriz instalatzea, edo lehendik dauden autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea eranstea barne, finantzaketak 651/2014 Erregelamenduko 4.2 artikuluan ezarritakoa bete beharko du, bikoizketa artifiziala saihesteko. Ildo horretan, aldez aurretik adierazitako atalase-maila aplikatuko zaie, elkarren artean hiru urteko epe bat utzita sorkuntza berriztagarrian gehi biltegiratzean egindako inbertsioetarako jasotako laguntza guztiei.
4. programaren jarduketa subentzionagarrietarako aurreikusi beharko da, laguntzaren xede den instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren batura, urtean, instalazio horrek urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago dela.
6. pizgarri-programaren barnean hartutako klimatizaziorako edo Ur Bero Sanitariorako biomasa-instalazioek berotegi-efektuko gas-emisioak gutxienez % 80 murriztea lortu beharko dute, «Klima-helburuetarako laguntza kalkulatzeko koefizientea» % 100 izan dadin, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen (EB) 2021/241 Erregelamenduko VI. Eranskinak ezarritakoa betez.
Gainera, toki-berokuntzako aparatuek edo MW 1etik beherako galdarak biltzen dituzten jarduketek:
- Ekipoaren fabrikatzailearen akreditazio bat aurkeztu beharko dute, non egiaztatzen den urtaroko energia-efizientziari eta erabiliko den erregairako emisioei lotutako eskakizunak beteko direla, eta kontuan izanda betiere eskakizun horiek ezin izango direla izan indarreko Ekodiseinuari buruzko Erregelamenduan (Batzordearen (EB) 2015/1185 erregelamenduaren edo Batzordearen (EB) 2015/1189 Erregelamenduaren artean dagokiona) definitutakoak baino exijentzia-maila txikiagokoak.
- – Jarduketa tipologia horretarako oinarri hauetan eta deialdian ezarritako betebeharrekiko eskakizun gehigarri gisa, onuradunak dokumentu-erregistro nahikoa atxikiko du, galdaran erabilitako erregaiak erakunde independente akreditatu batek emandako ziurtagiria duela akreditatzea ahalbidetuko duena, A1 klasea betetzeari buruzkoa UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren arabera, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren 1. klaseari buruzkoa, 164003 arauaren A1 klaseari buruzkoa edo 164004 arauaren A1 klaseari buruzkoa. Bost urteko epean atxikiko da erregistro hori.
Horrez gain, MW 1etik 50 MW-ra bitarteko instalazioetatik eratorritako emisioek bete egin beharko dituzte, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duen errekuntza-instalazio ertainetatik eratorritako agente kutsatzaile jakin batzuen atmosferarako emisioak mugatzeari buruzko abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuan ezarritako emisio-betekizunak, baita Estatuan haiei aplikatzekoa den beste edozein legeria ere.
Biomasak bete egingo ditu 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren energia berriztagarrietatik eratorritako energia-erabilera sustatzeari buruzko 2018/2001 Zuzentarauaren 29.-31. artikuluetan ezarritako jasangarritasun-irizpideak, baita dagozkion egintza eskuordetuak eta egikaritzekoak ere.
6. pizgarri-programan bildutako toki-berokuntzako aparatuen aurrealdea itxita egongo da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
Kontaktu-informazioa
Kodea
1208001Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea
Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 11an hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2023ko abenduaren 31era arte, hain zuzen ere.
Inprimakiak
- Energia-kontsumoaren erantzukizunpeko adierazpena %80 (PDF, 422 KB)
- Energia kontsumoa %80 justifikatzen duen txostena (PDF, 687 KB)
- Ordezkaritzaren xedapena (PDF, 530 KB)
- Plan estrategikoa (PDF, 476 KB)
- Ingurumenari kalterik ez egitearen betetzearen justifikazioa (PDF, 435 KB)
- Instalazioan berotegi-efektuko gasen emisioak % 80ra murrizteko erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 478 KB)
- DNSH erantzukizunpeko adierazpena 100 kW nominaletik beherako edo horren berdina den potentzia duten biomasa-instalazioak (PDF, 858 KB)
- Anexos-MRR-AUTOCONSUMO_EUS.docx (DOCX, 783 KB)
Kartelak
- C7-l1 belaunaldiko kartela (PDF, 380 KB)
- Cartel C7-I1 rbles tcas rcial-eus (PDF, 582 KB)
- C7-I1 eta C8-I2 kartela sortzea eta biltegiratzea (PDF, 367 KB)
- C8-I1 kartela biltegiratzea (PDF, 384 KB)
Eskaerarekin hasi baino lehen:
- Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
- Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).
Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:
- Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
- Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
- Sinatu eskaera.
- Bidali eskaera eta dokumentuak.
Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).
Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.
-
Jarduketa subentzionagarriak
Jarraian zerrendatzen direnak jarduketa subentzionagarriak izango dira, Laguntza Programaren Oinarrien I. ERANSKINEAN ezarritako betekizunak bete beharko dituzte, eta pizgarri-programekin bat datoz.
- a. 1. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, establezimenduetako autokontsumorako edo zerbitzu-sektoreko instalazioetarako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.
- b. 2. pizgarri-programa: Ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, establezimenduetako autokontsumorako edo 1. pizgarri-programan aurreikusi gabeko produkzio-sektoreetako instalazioetarako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.
- c. 3. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Jarduketa subentzionagarria izango da, zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan txertatzen diren kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea.
- d. 4. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, bizitegi-sektoreko, hirugarren sektoreko eta administrazio publikoetako autokontsumorako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.
- e. 5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Jarduketa subentzionagarria izango da, bizitegi-sektorean, hirugarren sektorean eta administrazio publikoetan lehendik dauden iturri berriztagarrien bidezko energia elektrikoa sortzeko instalazioetan txertatzen diren kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea.
- f. 6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, klimatizaziorako edo etxebizitzetan ur bero sanitarioa sortzeko.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa Laguntza Programaren Oinarrien III. ERANSKINEAN (Gehieneko kostu subentzionagarriak, erreferentziazko kostuak eta laguntzen zenbatekoa) zehaztuko da.
-
Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
1. Laguntza Programaren Oinarrien I. ERANSKINEAN zerrendatzen direnak dira kostu hautagarriak:
- a) Laguntzaren xede den jarduketa tipologiekin lotutako ekipo eta materialetan inbertitzea, hala badagokio, biltegiratze-sistemei dagokiena barne.
- b) Laguntzaren xede diren jarduketa tipologiekin lotutako obrak eta/edo instalazioak egikaritzeko kostuak.
- c) Ekipamendu elektromekanikoak, hidraulikoak, kontrolekoak eta osagarriak, laguntzaren xede den jarduketarekin lotuta daudenean.
- d) Goi Tentsioko eta Behe Tentsioko sistema elektriko orokorra,
- e) Laguntzaren xede den proiektuarekin hornitutako instalazio kontsumitzaileen energia elektrikoaren edo termikoaren sorkuntza, metaketa eta eskaria kudeatzeko, aktiboki kontrolatzeko eta monitorizatzeko sistemak, kudeaketa eta produkzioa optimizatzeko lagungarri direnak. Ekipo horiek laguntzaren onuradunaren jabetzakoak izango dira, eta laguntzaren xede den jarduketari lotuko zaizkio:
- f) Baliabidea kokalekuan neurtzeko sistemak, instalazio geotermikoetarako Erantzun Termikoko Testak eta miatze-zundaketak barne.
- g) Obra zibilak, laguntzaren xede diren jarduketekin zerikusia dutenean, eta proiektua behar bezala egikaritzeko beharrezkoak diren obrak.
- h) Kokalekuan lehendik dauden instalazioak eraistearen kostua, baldin eta horrelakorik aplikatzen bada horren ordez berriztagarrien instalazio bat egiteko, baldin eta honako baldintza hau betetzen bada: sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen gutxienez % 70 (pisu garbian, eta LER 17 05 04 kodea duten hondakinak alde batera utzita), beste material batzuk balorizatzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko prestatzea, beste material batzuk ordezteko hondakinak erabiliz gauzatutako betetze-eragiketak barne. Ildo beretik, eraispena dakarten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboaren praktika hartuko da barne.
- i) Laguntzako jarduketa tipologiekin lotutako proiektu edo memoria teknikoen idazkuntzaren kostuak.
- j) Laguntzako jarduketa tipologiekin lotutako zuzendaritza fakultatiboaren kostuak.
- k) Laguntzaren xede diren jarduketa tipologiekin lotutako obraren eta muntaketaren Segurtasuna eta Osasuna koordinatzea.
- l) Laguntza eskatzeko kudeaketa-gastuak, txostenen idazkuntza eta eskaera egiteko eskatutako gainerako dokumentazioa barne. Eskatutako laguntzaren zenbatekoaren % 4 gainditzen ez duten kudeaketa-gastuak bakarrik izango dira hautagarriak, espediente bakoitzeko 3.000 euroko mugarekin.
- m) Jarduketak egin izana justifikatzeko kudeaketa-kostuak, laguntza horiek justifikatzeko txostenak eta eskatutako gainerako dokumentuak idaztearen kostuak barne.
- n) Justifikazio-kontuari buruzko auditorearen txostena.
- o) Jarduketa tipologia bakoitzaren espezifikoak izanik, beharrezko gisa ongi justifikatu diren beste partida batzuk, lagungarriak izan edo ez, atal honetako 3. puntuan gastu ez-subentzionagarri gisa bildutakoez apartekoak.
2. Aurreko ataleko l), m) eta n) ataletan adierazitako gastuak ordaintzeko pizgarri-programetan guztira onartutako gehieneko kostu hautagarriak ezin izango du osorik eskatutako laguntzaren zenbatekoaren % 7 gainditu, espediente bakoitzeko 7.000 euroko mugarekin.
Ez da hautagarritzat hartuko aurrekoak ez bezalako ezein kostu, ezta laguntzaren azken hartzaileari 477/2021 ED indarrean hasten den data baino lehen fakturatu zaion ezein kostu ere.
3. Honako kontzeptu hauetan bildutako gastuak ez dira subentzionagarritzat hartuko.
- a) Jasandako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) edo Produkzioaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga.
- b) Gastu propioak, langileei lotutako gastuak, funtzionamendukoak edo gastu orokorrak izan.
- c) Ingurumen-inpaktuko azterlanak eta proiektu teknikoak ikus-onesteko kostuak.
- d) Proiektua garatzeko eskatzaileak ordaindu beharreko gainerako sustapen-gastu guztiak.
- e) Administrazio-baimenak, lizentziak, baimenak, abalen eta/edo fidantzen, isunen, tasen edo tributuen kostua.
- f) 1. atalean bilduta ez dauden gestio, kontratazio, kontsulta edo izapide administratiboekin lotutako gainerako gastu guztiak, baimenak edo lizentziak lortzeko beharrezkoak direnak.
- g) Inbertsio-proiekturako zein ebakuazio-azpiegituretarako erabilitako lurrak erostearen edo alokatzearen kostua.
- h) Eskatzaileak harpidetutako aseguruak.
- i) Zaintza eta segurtasuna, obra egikaritu bitartean eta martxan jarri arte.
- j) Energiaren ebakuazioa bideragarri egiteko esklusiboez bestelako linea elektrikoen egokitzapenak, birmoldaketak edo egikaritzapenak. Hortaz, subentzionagarritzat hartuko dira, soil-soilik, sorkuntza-instalazioa —edo energia berriztagarriak sarean integratzeko sistemak— instalazio horien lotunearekin eta garraio- edo banaketa-linearekin lotzeko behar diren lineak, sistema elektrikoaren neurketa-puntuen Erregelamendu bateratua onartzen duen abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
- k) Errepide publikoetako eta instalaziorainoko bideetako sarbideak egokitzea.
- l) Finantza-kostuak
4. Aurrekoaren salbuespen gisa, 4., 5. eta 6. pizgarri-programetarako kostu hautagarritzat hartuko da jasandako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) edo Produkzioaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga, betiere horiek guztiz edo partzialki berreskuratzeko edo konpentsatzeko aukerarik ez badago.
-
Betekizunak
1., 2. eta 3. pizgarri-programen jarduketarako laguntzen azken hartzaileek jaso beharreko laguntzak, 651/2014 Erregelamenduan ezarritako betekizun eta mugei lotuko zaizkie.
Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten 4., 5. eta 6. pizgarri-programen azken hartzaileei, minimis Erregelamenduan ezarritako betekizunak eta mugak ezarriko zaizkie.
Jarduketen hautagarritasun-xedeetarako, 4., 5. eta 6. pizgarri-programen laguntzen azken hartzaileentzat onartuko dira, soil-soilik, 477/2021 Errege Dekretua BOEn argitaratu zenez geroztik (2021eko ekainaren 30a) hasitako jarduketak, eta 1., 2. eta 3. pizgarri-programen azken hartzaileentzat, berriz, laguntzek pizgarri-izaera izaki, laguntzaren eskaera erregistratu zenez geroztik hasitako jarduketak onartuko dira soilik.
1., 2 eta 4. pizgarri-programen barruan energia berriztagarria sortzeko jarduketetan, autokontsumorako jarduketa fotovoltaikoak eta eolikoak hartu dira.
Teknologia bakoitzeko (eolikoa edo fotovoltaikoa) jarduketa bat bakarrik hautatzeko aukera izango da laguntzaren azken erabiltzaile eta kokaleku bakoitzeko edo kontsumo berberari edo berberei loturik.
Jaso beharreko gehieneko dirulaguntza bat etorriko da instalazioaren potentziako lehen 5 MW-ekin. Muga hori gainditzen duten potentziak instalatzeko aukera badago, baina inoiz ere ezin izango da laguntzarik jaso 5 MW horien gainetik.
Halaber, jarduketa subentzionagarritzat hartzen dira 244/2019 Errege Dekretu horretan arautu gabe dauden sareko instalazio isolatuak.
Biltegiratze-instalazioak hautagarriak izan daitezen, biltegiratzea ezin izango zaio sareari zuzenean konektatu, eta autokontsumo-instalazioaren zati izango da.
Sorkuntza-potentziaren aldean biltegiratze-kapazitate instalatuko 2 kWh/kW-ko ratioa gainditzen ez duten biltegiratze-instalazioak bakarrik hartuko dira hautagarritzat. Gainera, gutxienez 5 urteko bermea izan beharko dute.
Biltegiratzeko berun-azido teknologiak ez dira hautagarriak izango.
6. pizgarri-programaren barruko jarduketa subentzionagarrien barruan, etxebizitzetako ur bero sanitariorako eta/edo klimatizaziorako eguzki-teknologia termikoa, biomasa, geotermikoa, hidrotermikoa edo aerotermikoa hartzen dira, aire-aire teknologiak izan ezik.
Edozein pizgarri-programari lotutako instalazio guztiek, 6. programako toki-berokuntzako aparatuen Biomasako tipologia izan ezik, dirulaguntzaren xede den instalazioak sortutako energia elektrikoa edo termikoa monitorizatzeko sistema bat eduki beharko dute.
Egindako instalazioek, bidezko bada, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduan (EITE) ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, baita aplikatzekoa zaien beste edozein araudi ere. Elektrikoki eragindako bero-ponpek 2,5etik gorako SPF bat izan beharko dute.
Sorkuntza berriztagarriko instalazio berriei lotutako biltegiratze-aktiboei dagokienez, lehendik daudenak hobetzea edo berriz instalatzea, edo lehendik dauden autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea eranstea barne, finantzaketak 651/2014 Erregelamenduko 4.2 artikuluan ezarritakoa bete beharko du, bikoizketa artifiziala saihesteko. Ildo horretan, aldez aurretik adierazitako atalase-maila aplikatuko zaie, elkarren artean hiru urteko epe bat utzita sorkuntza berriztagarrian gehi biltegiratzean egindako inbertsioetarako jasotako laguntza guztiei.
4. programaren jarduketa subentzionagarrietarako aurreikusi beharko da, laguntzaren xede den instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren batura, urtean, instalazio horrek urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago dela.
6. pizgarri-programaren barnean hartutako klimatizaziorako edo Ur Bero Sanitariorako biomasa-instalazioek berotegi-efektuko gas-emisioak gutxienez % 80 murriztea lortu beharko dute, «Klima-helburuetarako laguntza kalkulatzeko koefizientea» % 100 izan dadin, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen (EB) 2021/241 Erregelamenduko VI. Eranskinak ezarritakoa betez.
Gainera, toki-berokuntzako aparatuek edo MW 1etik beherako galdarak biltzen dituzten jarduketek:
- Ekipoaren fabrikatzailearen akreditazio bat aurkeztu beharko dute, non egiaztatzen den urtaroko energia-efizientziari eta erabiliko den erregairako emisioei lotutako eskakizunak beteko direla, eta kontuan izanda betiere eskakizun horiek ezin izango direla izan indarreko Ekodiseinuari buruzko Erregelamenduan (Batzordearen (EB) 2015/1185 erregelamenduaren edo Batzordearen (EB) 2015/1189 Erregelamenduaren artean dagokiona) definitutakoak baino exijentzia-maila txikiagokoak.
- – Jarduketa tipologia horretarako oinarri hauetan eta deialdian ezarritako betebeharrekiko eskakizun gehigarri gisa, onuradunak dokumentu-erregistro nahikoa atxikiko du, galdaran erabilitako erregaiak erakunde independente akreditatu batek emandako ziurtagiria duela akreditatzea ahalbidetuko duena, A1 klasea betetzeari buruzkoa UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren arabera, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren 1. klaseari buruzkoa, 164003 arauaren A1 klaseari buruzkoa edo 164004 arauaren A1 klaseari buruzkoa. Bost urteko epean atxikiko da erregistro hori.
Horrez gain, MW 1etik 50 MW-ra bitarteko instalazioetatik eratorritako emisioek bete egin beharko dituzte, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duen errekuntza-instalazio ertainetatik eratorritako agente kutsatzaile jakin batzuen atmosferarako emisioak mugatzeari buruzko abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuan ezarritako emisio-betekizunak, baita Estatuan haiei aplikatzekoa den beste edozein legeria ere.
Biomasak bete egingo ditu 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren energia berriztagarrietatik eratorritako energia-erabilera sustatzeari buruzko 2018/2001 Zuzentarauaren 29.-31. artikuluetan ezarritako jasangarritasun-irizpideak, baita dagozkion egintza eskuordetuak eta egikaritzekoak ere.
6. pizgarri-programan bildutako toki-berokuntzako aparatuen aurrealdea itxita egongo da.
Laguntza eskatzeko betekizunak:
- Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
- Behar den dokumentazio guztia prestatzea
- Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan
Eskaerak, aldaketak eta berritzeak Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, SA, SME-ko bulegoetan aurkeztuko dira.
Administrazioari bidalketa elektroniko bat egin beharko zaio hurrengo postontziko helbidea adieraziz.
- BULEGO-KODEA
O00016302
- BULEGOAREN IZENA
Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren erregistroa
- UNITATE ARDURADUNAREN KODEA
A16007347
- UNITATE ARDURADUNAREN IZENA
Zerbitzu Zuzendaritza
- ADMINISTRAZIO-MAILA
Administrazio autonomikoa
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.

Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
- Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
- Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.