EEE - Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo eta biltegiratzearekin eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin lotutako pizgarri-programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan - Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU.

Deskribapena


Xedea

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko EBAZPENAREN bitartez ezarritako laguntzen deialdia egitea. Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen ditu ebazpen horrek, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Deialdi honek 6 pizgarri-programa ditu zera egikaritzeko, batetik, hainbat sektoretako energia-iturri berriztagarrien bidezko (eguzki-energia fotovoltaikoa eta eolikoa) autokontsumo- eta biltegiratze-instalazioak, eta, bestetik, sistema termiko berriztagarriak (biomasa, aerotermia, geotermia, eguzki-energia termikoa), bizitegi-sektorean, eta jabetza publikoko etxebizitzetan eta hirugarren sektorean soilik.

Pizgarri-programa horiek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean daude jasota, eta horregatik Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsekin finantzatuko dira, 7. Osagarriari dagokionez plan horretan bildutako inbertsio tipologiari loturik (O7.I1) - energia berriztagarri berritzaileak garatzea, eraikuntzan eta produkzio-prozesuetan integratuak, eta, energia-iturri berriztagarrien bidezko biltegiratzeari dagokionez, 8. osagarriko inbertsioari loturik (O8.I1) - energia-biltegiratzearen zabalkundea, kontagailuaren atzeko eta sektorean integratutako biltegiratzea bultzatzea, aurrekoarekin batera egikaritzen dena.

         

Aurrekontuko zuzkidura

106.765.574,23€

Prestazio ekonomikoa

Programa honetako diru-laguntza bigarren aldiz handitu ondorez, laguntza-programa honetara bideratutako hornidura ekonomikoa 106.765.574,23 €, da guztira, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera, eta pizgarri-programa bakoitzerako honako zenbateko hauen arabera banatua:

1. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe: 15.294.559,90€.

  • Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 6.857.485,83€.
  • Kategoria: Biltegiratzea: 1.055.559,82€.
  • Kategoria: Autokontsumo eta/edo Biltegiratzea: 7.381.514,25€.

2. pizgarri-programa: Ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe: 20.417.222,40€.

  • Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 17.502.218,37€.
  • Kategoria: Biltegiratzea: 1.817.211,58€.
  • Kategoria: Autokontsumo eta/edo Biltegiratzea: 1.097.792,45€.

3. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea: 3.219.188,47€.

4. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe: 54.279.802,12€.

  • Kategoria: Autokontsumo berriztagarria: 28.192.288,79€.
  • Kategoria: Biltegiratzea: 7.908.141,38€.
  • Kategoria: Autokontsumo eta/edo Biltegiratzea: 18.179.371,95€.

5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea: 339.405,00€.

6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. 13.215.396,34€.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaerak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.

Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2023ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta


1., 2. eta 3. pizgarri-programen barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:

  • a) Pertsona juridikoak eta enpresen edo pertsona fisikoen taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomiko bat egiten dutenak, honako hauek barne:
    • 1. Industrialde publiko edo pribatuetako kudeatzaileak.
    • 2. Energia-eremuko jarduketen enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak.
    • 3. EZE Energia-zerbitzuetako enpresak edo energia-zerbitzuen hornitzaileak otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan zehaztutakoaren arabera. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarrietan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik.
  • b) Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.

Horrez gain:

  • 1. pizgarri-programaren azken hartzaileek honako talde hauetako baten barruan jardun beharko dute Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazional baten arabera (hemendik aurrera, EJSN): G, H, I, J, K, L M, N, O, P, Q, R edo S. Betiere administrazio publikoak ez badira.
  • 2. pizgarri-programaren azken hartzaileek, berriz, A01 taldeari dagokion EJSN baten barruan jardun beharko dute, 017an izan ezik, edota B, C, D, E edo F taldeei dagokien EJSN baten barruan. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan aipatutako Administrazio Publikoetako edozeinen sektore publiko instituzionala ere izan daiteke programaren azken hartzailea, baita irabazi-asmorik gabeko entitateak edo erakundeak ere, baldin eta, kasu batean zein bestean, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten badute.
  • 3. pizgarri-programaren azken hartzaileek, aurreko 1. eta 2. pizgarri-programetan ezarritako taldeetako bati dagokion EJSN baten barruan jardun beharko dute.

4. eta 5. pizgarri-programen barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:

  • a) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona fisikoak.
  • b) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako toki-erakundeak eta sektore publiko instituzionala, azken horren kasuan, baldin eta merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik gauzatzen ez badu. Hala ez bada, 2. edo 3. pizgarri-programen barruan hartuko dira.
  • c) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona juridikoak, hirugarren sektoreko entitateak edo erakundeak barne. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten badute, 2. edo 3. pizgarri-programen barruan hartuko dira.
  • d) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak, eta minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen (EB) 1407/2013 Erregelamenduan ezarritako betekizunak eta mugak ezarriko zaizkie.
  • e) Jabetza horizontalari buruko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen arabera araututako jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak.
  • f) Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez badute. Hala ez bada, 1., 2. edo 3. pizgarri-programetan bilduta daudela hartuko da aintzat, beren jardueraren alorraren arabera.

6. pizgarri-programarako, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:

  • a) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona fisikoak.
  • b) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona juridikoak edo irabazi-asmorik gabeko entitate edo erakunde publikoak, kolektibo kalteberen eskura etxebizitza sozialak jartzen dituztela egiaztatzen dutenak, jarduera hori, mozkin ekonomikoren bat sortuko balu, jarduera ekonomikotzat hartzeko aukerarik ez dagoelarik estatuko laguntzen Europako araudiaren aplikazioaren xedeetarako, aplikatzekoak izan litezkeen zuzenbide nazionaleko zein Europar Batasuneko gainerako xedapenei kalterik egin gabe, bereziki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa zein Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritu eta kudeatzearen eremuan onartzen diren xedapenei dagokienez.
  • c) Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan alta emanda egon beharko dutenak, eta, jasotzen dituzten laguntzei, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen (EB) 1407/2013 Erregelamenduan ezarritako betekizunak eta mugak ezarriko zaizkie.
  • d) Jabetza horizontalari buruko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen arabera araututako jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak.
  • e) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako toki-erakundeak eta sektore publiko instituzionala, baldin eta merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik gauzatu eta interes ekonomiko orokorreko zerbitzutzat jotzen badira, edo neurriek Estatu Kideen arteko merkataritzaren gainean eraginik ez badute, toki-mailako eragina baino ez dutelako. Kasu horietan, jabetza publikoko etxebizitzetan soilik izango dute iturri berriztagarrien bidezko energia termikoa sortzeko instalazioak egiteko laguntzak jasotzeko aukera. Eta jabetza publiko hori ez da gutxienez bost urtean aldatuko, dagokion laguntza emateko ebazpenaz geroztik.

Betekizunak

  • Jarduketa subentzionagarriak

  • Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

1208001

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
  • Behar den dokumentazio guztia prestatzea
  • Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak