Dema. Laborlan enplegu eta prestakuntza programa. Bizkaia 2021

Deskribapena


Xedea

Programak bi helburu izango ditu:

  • Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, haien laneratzea erraztuz eta beharrezkoak diren gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientzia) etxebizitzaren eraikuntzaren eta zaharberritzearen sektorean eskaera handia duen lanbide batean bidea egiteko.
  • Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaurko eta etorkizuneko eskaeretara egokituz, belaunaldi aldaketa erraztuz, eta enplegua sortzeko eta berreskuratzeko prozesuan dagoen sektore bat mantenduz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/01 – 2021/03/21

ONURADUNAK:

Parte hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian egotea.
  • Adinez nagusiak izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza egiaztatzea (ez da eskatzen sektorean aldez aurreko ezagutzak izatea) eta eraikuntzaren sektoreko lanbide bat ikasi nahi izatea.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

INFORMAZIO:

Dema