Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak - 2021

[CTP 2021]

Deskribapena


Xedea

Turismo-jarduerari bultzada berria emateko laguntzen programa, Euskadiko turismo-produktuak diseinatzen eta martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen lagunduz eta, «Euskadi Basque Country» marka turistikoa proiektatzen lagunduko duten eta COVID-19aren testuinguruan Euskadi turismo-helmuga seguru gisa kokatzen lagunduko duten jarduketei lagunduz.

Aurrekontuko zuzkidura

717.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.

Diruz lagundu daitezke 2021eko ekitaldian proiektu tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduketak:

a) EAEn garatzen diren produktu turistikoak sortzen, abiarazten, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.

Apartatu honetan, EAEn garatutako ekimenak babestuko dira, proiektu turistiko lehiakorrak, arduratsuak eta jasangarriak garatzen laguntzen dutenak, euren merkaturatzea, baita helmuga gisa bereizgarri egiten gaituztenak ere.

b) EAEn egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, baldin eta Espainian eta nazioartean proiekzioa badute eta EAEko irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen laguntzen badute.

Apartatu honetan, gure helmuga turistikoa eta Euskadi Basque Country marka sustatzen eta EAE helmuga turistiko seguru gisa izatearen turismo-posizionamendua sendotzen duten ekitaldiak lagunduko dira. COVID-19ak elkarrengandik urruntzeko ezarritako neurrien aurrean, ekitaldiak presentzialak, birtualak edo hibridoak izan ahalko dira.

Laguntzen zenbatekoa:

CTP-2021-laguntzen-zenbatekoa (PDF)

 

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarrean ordainduko da dirulaguntza, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeak

Zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten edo turismo-jarduerarekin lotura duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien arteko elkartzeak.

Elkarteak

Fundazioak

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak egiten dituzten elkarteak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak.

Betekizunak

  • Erakunde onuradunak

  • Erakunde baztertuak

  • Beste laguntza batzuekin bateragarri izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

ZUZENEAN: 012 - 945018000 / EJIE: ATTurismoa@ejie.eus

 

.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0089405

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 11n amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialadia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Eskabideak aurkezteko azken eguna 2022ko urtarrilaren 31 izango da.

Aurreko justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.

Edozein kasutan, egindako gastuak egiaztatzen dituzten fakturak 2021eko ekitaldian jaulki beharko dira.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Komunikazio-euskarri grafikoen eta ikus-entzunezkoen prestaketari, sustapenari, merkaturatzeari eta online eta offline komunikazio-estrategiak egiteari buruzko jarduketa guztietan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lankidetza aipatu beharko da, Sailaren logoa eta Euskadi Basque Country marka turistikoa txertatuta, eta bi aipamen horiek erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera egingo dira (https://labur.eus/Dkzus).

Web-orriak sortu edo eguneratu, nabarmen, garatu eta hobetuz gero, erakunde onuradunak banner bat jarri beharko du bere web-orrian, www.euskaditurismo.eus turismo-atariarekin estekatzeko.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk