COVID-19ren bilakaerak eta ostalaritzaren suspertzeak eragindako egoerak arintzeko Laguntzak 2021

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza deialdi honen xedea da, Covid-19 coronavirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzea txikizkako merkataritza establezimendu nahiz ostalariei dagokionean.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/04 – 2021/02/17

ONURADUNAK:

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira lehendakariak azaroaren 6an emandako 38/2020 Dekretuan jasotakoaren indarrez (38/2020 Dekretua, azaroaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez honako dekretua hau aldatzen baita: 36/2020 Dekretua, urriaren 26koa) beren jarduera itxi beharrean ikusi badira.

ARAUDIA:

COVID-19ak eragindako pandemiari eusteko helburuz dekretutako itxieraren ondorioz jasandako kalteei aurre egiteko eta ostalaritza berraktibatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2021eko deialdia.