Covid-19k merkataritza eta ostalaritza sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzak. Araba 2021

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Arabako merkataritza sektoreko irabazi-asmorik gabeko elkarteei, autonomoei eta enpresei laguntzea, COVID-19k sortutako inbertsioak estaltzeko, bai eta 2021eko ekitaldian merkataritzaren lehiakortasuna hobetuko duten beste inbertsio batzuk estaltzeko ere.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/18 – 2021/04/16

ZENBATEKOA: 250.980,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.

  • Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
  • Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).
  • Merkataritzaren sektoreko irabazteko xederik gabeko elkarteak (1 puntuko betekizunak betetzen dituztenak).

INFORMAZIO:

Arabako Foru Aldundia