Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko laguntzak. Villabona 2021

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzaren xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/11 – 2021/05/24

ZENBATEKOA: 13.762,62 euroak

ONURADUNAK:

Programa honen diru laguntzen onuradunak beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak eta Villabonako enpresak edo elkarteak izan daitezke.

ARAUDIA:

COVID-19ari aurre egiteko dirulaguntzen oinarriak eta bigarren deialdia: tokiko ekonomia suspertzeko txikizkako merkataritzaren eta ostalaritza-establezimenduen sektoreetan.