Covid-19aren ondorioz, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorea suspertzeko bonuak. Ordizia 2021

Deskribapena


Xedea

Erosketa bonoen kanpaina honek diru laguntza izaera du eta Covid-19aren alarma-egoerak eragindako krisiaren dela-eta, Ordiziako merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzuetako aktibitatea berreskuratzeko, kontsumoa sustatuko duen bonu sistema sortzea du helburu.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/07/09 – 2021/07/16

ZENBATEKOA: 100.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Onuradunak kanpainan parte hartzen duten Ordizia helbide fiskala duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduak izango dira. Ordiziako Udalak salgai jarritako 50,00 €ko balioko bonoa erostean, bezeroek 30,00 € ordainduko du eta udalak gainerako 20,00 €ak jarriko ditu, eta hori izango da, hain zuzen, jasoko duen diru-laguntza establezimenduak bezeroei deskontua egin ahal izateko.

ARAUDIA:

Covid-19aren ondorioz, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorea suspertzeko bonuen salmenta kanpaina