COVID-19aren krisiak ukitu dituen turismo-sektoreko enpresa txiki eta ertain eta autonomoentzat laguntzak. Bizkaia 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza-programa honen bidez, erantzun zuzen eta berehalakoa eman nahi zaie turismo-sektoreko pertsona fisiko eta juridikoei, zeinak pairatzen ari baitira COVID-19ak eragindako krisi-ekonomikoaren ondorioak; hitz gutxitan, turismo-sektorea berraktibatzen lagundu eta enpresa-jarduera eta enplegua gure Lurraldean manten daitezela lortu.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/16 – 2021/07/15

ZENBATEKOA: 1.170.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzen onuradun izan ahalko dira COVID-19aren krisi ekonomikoak jotako langile autonomoak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, enpresa txiki eta ertainak, baldin eta enpresa-jarduera turistiko hauetan badihardute:

  • Ostatu turistikoak (nekazaritza-turismoak, aterpetxeak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotel-establezimenduak).
  • Turismo-gida profesionalak.
  • Bidaia-agentzia hartzaileak edo tour-operatzaile hartzaileak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • BAPak eta ekitaldi turistikoen antolatzaileak.
  • Jarduera nagusia produktu eta zerbitzu turistikoak eskaintzea duten bestelako enpresak.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 85/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 8koa, zeinarenbidez onesten baitira 2021.ko ekitaldian COVID-19aren krisiak kalteturikoturismo-sektoreko autonomo, ETE eta elkarteei konkurrentzia librearenaraubidea jarraituz dirulaguntzak emateko programaren deialdi publikoa etaoinarri arautzaileak.