Covid-19ak turismo-sektorean eragindako krisiaren eragin ekonomikoa murrizteko aparteko laguntzak. Bilbao 2021
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Bilboko udalerriko turismo-sektoreko pertsona fisikoei (autonomoak edo profesionalak, ondasun-erkidegoen bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) edo juridikoei, mikroenpresei edo ETE-ei emateko laguntzak arautzea da deialdi honen xedea, lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretua argitaratu zenetik hartu diren neurrien ondorioz izan duten galera ekonomiko zuzena arintzeko eta sektorea babesteko. Decreto 36/2020, de 26 de octubre, del Lehendakari.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/05 – 2021/05/20
ZENBATEKOA: 268.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Deialdi honetan xedatutako laguntzen onuradunak izan ahal dira deialdi honetako betekizunen arabera helbide fiskala edo lantokia Bilbon duten eta turismo-sektorean legez eratutako mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren persona fisikoak (autonomo edo profesionalak, eta ondasun-erkidegoen bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) edo juridikoak, baldin eta jardueran kalteak pairatu badituzte COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko hartutako neurrien ondorioz
INFORMAZIO: