COVID-19ak sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdia turismo sektoreko ETEentzat eta autonomoentzat. Araba 2021

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Arabako turismo sektoreko autonomoak eta enpresak babesteko eta haiei laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, COVID-19aren hedapenari eusteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko eta haien jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/13 - 2021/04/16

ZENBATEKOA: 71.870,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Enpresa txiki eta ertainak, sozietate xedea dela-eta beren jarduera turismoaren sektorean gauzatzen dutela egiaztatzen dutenak, edozein dela ere haien konfigurazio juridikoa, betiere sozietate egoitza eta zerga egoitza Araban badute.
  • Turismoa sustatzeko jarduera egiten duten eta zerga egoitza Arabako lurralde historikoan daukaten autonomoak.

INFORMAZIO:

Arabako Foru Aldundia