COVID-19ak osorik edo zati batean kaltetutako enpresa jarduera duten lokalei aparteko dirulaguntzak. Arratzua-Ubarrundia 2021

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen helburua da COVID-19aren aurkako neurrien ondorioz bereziki kaltetutako sektore batzuk babestea eta haiei sostengu ekonomikoa ematea, lehia arrunteko erregimenean aparteko laguntzak emateko baldintzak arautuz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/08/31 - 2021/10/15

ZENBATEKOA: 439.471.000 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauetan ezarritako dirulaguntzaren onuradun izan daitezke pertsona fisikoak nahiz juridikoak, baldin eta Arratzua-Ubarrundiako udalerrian dagoen lokal edo eraikin batean jarduera hauetakoren bat egiten badute:
  • Ostalaritza.
  • Kirol hobekuntzarako eskola eta zerbitzuak.
  • Biltzarrak, batzarrak eta antzekoak antolatzeko zerbitzuak.

ARAUDIA:

COVID-19ak osorik edo zati batean kaltetutako enpresa jarduera duten lokalei aparteko dirulaguntzakemateko deialdiaren laburpena