COVID-19ak dekretutako itxieraren ondorioz jasandako kalteei aurre egiteko ostalaritzarako laguntzak. Arrasate 2021

Deskribapena


Xedea

Arrasateko ostalaritza zerbitzua diruz laguntzea, jarduerari eusteko eta establezimenduen itxiera saihesteko.

Laguntzak zuzenduta daude Arrasateko ostalariei, Covid-19aren egoera berezi honek eraginda, aktibitatea itxita eduki dutenentzat.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/15 – 2021/01/25

ZENBATEKOA: 300.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzaren onuradunak izango dira Arrasateko ostalaritza sektoreko aktibitateak, ixtera behartua egon direnak, 2020ko azaroaren 6ko Lehendakariaren 38/2020 Dekretuaren ondorioz (dekretu horrek aldatzen du 36/2020 urriaren 26koa, Lehendakariarena).

ARAUDIA:

COVID-19ak dekretutako itxieraren ondorioz jasandako kalteei aurre egiteko ostalaritzarako laguntzak.