COVID-19a dela eta establezimenduak itxi behar izan dituen sektorean jarduten dutenentzako dirulaguntzak. Beasain 2021

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea 44/2020 Dekretua oinarri hartuta, Beasain eremu gorrian egoteagatik establezimendua ixtera behartu dituztenei diruz laguntzea da, kalteak arintzeko helburuarekin.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/12 – 2021/10/31

ZENBATEKOA: 150.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza jaso ahal izango dute, aldez aurretik eskatuta, 44/2020 Dekretua oinarri hartuta, Beasain eremu gorrian  egoteagatik establezimendua ixtera  derrigortu dituzten  sektorean  jarduera burutzen dutenek.

ARAUDIA:

COVID-19a dela eta establezimenduak itxi behar izan dituen sektorean jarduten dutenentzako dirulaguntzen oinarriak eta 2021eko deialdia.