Connecting Talent Bekak. Nazioarteko mugikortasunerako programa Donostia 2021

Deskribapena


Xedea

Programaren helburua hiriko berrikuntza ekosistemaren nazioarteko konexioak sortzea eta bultzatzea da, eta baita ere gaitasunak garatzea eta gazte donostiarrei balio erantsiko aukera profesionalak eskaintzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/10/07 - 2021/11/30

ONURADUNAK:

Onuradunek deialdian parte hartu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak ondorengoak dira:

  • Diplomatura, lizentziatura, gradua edota goi mailako formakuntza profesionala edukitzea.
  • 2021eko urtarrilaren 1ean 35 urte ez edukitzea.
  • Donostian erroldatua izatea urtebetez behintzat eta etenik gabe 2021e9ko urtarrilaren 1ean edo Donostian ikasketak burutu izatea eta EAEan erroldatua izatea.
  • Ingeles maila altua edukitzea (C1) (gehienez 4 urteko antzinatasuna duena) eta beharrezkoa den kasuetan helmuga den herrialdearen hizkuntzako goi maila. Hizkuntza maila ezagutzeko idatzizko eta ahozko proba egingo da.
  • Atzerrian 6 hilabetez edo gehiagoz egonaldia egiteko aukera ematen duen bekarik jaso ez izana.
  • Praktikak egingo diren empresa edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.
  • Zigortua ez izatea administratiboki edo penalki diru-laguntzak edo laguntzak jasotzeko ezta lege debeku baten barruan egotea laguntzak jasotzeko desgaitzen dituena.
  • Programaren hasieran langabezian egotea.

INFORMAZIO:

Donostiako Sustapena