Ciberseguridad Industrial Programa. 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

Bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat enpresa industrialetako eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituzten enpresetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/19 – 2021/11/26

ZENBATEKOA: 3.500.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Industria arloko enpresek eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituzten enpresek eskuratu ahal izango dituzte programa honetako laguntzak.

Autonomia Erkidegoan kokatutako talde industrialetako matrize-enpresek eskuratu ahal izango dituzte, eskatzen badituzte eta aurreko paragrafoko ezaugarriak osotasunean betetzen badituzte, beren egoera ekonomiko bateratua kontuan hartuta.

INFORMAZIO:

Spri