Busturialdeko enpresetan kontratatzeko laguntzak. Bermeo 2021

Deskribapena


Xedea

Tokiko enpresek Lanbiden enplegu-eskatzaile moduan izena emanda dauden udalerriko langabeak ohiko lan-merkatuan kontratatzeko laguntza ekonomikoak emateko baldintzak arautzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/12/29 - 2022/04/01

ZENBATEKOA: 274.852,96 euroak

ONURADUNAK:

Legez eratutako pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izango dira onuradunak, baldin eta lantokia Busturialdeko eskualdean edukita han egiten badute jarduera ekonomikoa, prestakuntza-eta ikastun-kontratua ez den beste edozein lan-kontraturekin.

ARAUDIA:

Kontrataziorako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak, Lanbide-EuskalEnplegu Zerbitzuak enplegua sustatzeko egindako tokiko ekintzetarako laguntzadeialdiaren esparruan, Busturialdeko enpresetan.