Bono BasauriI 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da «Basauri Bonua» arautzea, horren bidez udalerriko ekonomia berraktibatzeko eta bertako establezimenduetan kontsumitzea sustatzeko. Horrela, bada, Basauriko ekonomia-jardueretan egindako erosketetarako hobari bat emango da, eta horrek onura ekarriko die bai basauriarrei, bai udalerriko merkataritza- ostalaritzaedo zerbitzu-sektorean jendeari arreta ematen dieten establezimenduak dituztenei.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/15 – 2021/02/21

ZENBATEKOA: 150.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek. Hain zuzen ere, Basauriko udal mugartean egon eta bertako ekonomia-jardueren erroldan alta emanda daudenak.

Udalak baldintza hori betetzen dela egiaztatuko du. Horretarako, eskatzaileak baimena eman beharko dio Udalari, aurkeztuko duen eskabidean bertan. Legezko zenbait arrazoi direla-eta Basauriko ekonomia-jardueren erroldan izena emanda ez dauden merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek ere laguntza hau eskatu ahalko dute, baldin eta Basauriko Udalak emandako jarduera-lizentzia badaukate.

ARAUDIA:

2020ko abenduaren 18ko 3502/2020 Alkatetza Dekretuaren laburpena: Basauriko Udalaren Ogasuna, Ondarea, Ekonomia-sustapen eta Merkataritza Arloa, Merkataritza Atala, Bono Basauri 2020ko dirulaguntzen deialdia.

2021eko otsailaren 23ko 652/2020 Alkatetza Dekretuaren laburpena: BasaurikoUdalaren Ogasuna, Ondarea, Ekonomia-sustapen eta Merkataritza Arloa,Merkataritza Atala, Bono Basauri 2020ko dirulaguntzen deialdiaren aldaketa,2020ko abenduaren 9ko 3328/2020 Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartuzena.