Bono BasauriI 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen xedea da «Basauri Bonua» arautzea, horren bidez udalerriko ekonomia berraktibatzeko eta bertako establezimenduetan kontsumitzea sustatzeko. Horrela, bada, Basauriko ekonomia-jardueretan egindako erosketetarako hobari bat emango da, eta horrek onura ekarriko die bai basauriarrei, bai udalerriko merkataritza- ostalaritzaedo zerbitzu-sektorean jendeari arreta ematen dieten establezimenduak dituztenei.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/15 – 2021/02/21
ZENBATEKOA: 150.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek. Hain zuzen ere, Basauriko udal mugartean egon eta bertako ekonomia-jardueren erroldan alta emanda daudenak.
Udalak baldintza hori betetzen dela egiaztatuko du. Horretarako, eskatzaileak baimena eman beharko dio Udalari, aurkeztuko duen eskabidean bertan. Legezko zenbait arrazoi direla-eta Basauriko ekonomia-jardueren erroldan izena emanda ez dauden merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek ere laguntza hau eskatu ahalko dute, baldin eta Basauriko Udalak emandako jarduera-lizentzia badaukate.
ARAUDIA: