Bizkaia Sortzailea Programa 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

  • Lehendik dauden edo sortu berri diren Bizkaiko enpresa sortzaileek dituzten proiektu sortzaile berrien garapena bultzatzea, era horretara Bizkaian enpresa sortzaileen sektore indartsu bat finka dadin.
  • Nazioarteko ikusgarritasuna duten enpresa-proiektu sortzaileak, sektore horretara talentua erakartzea ahalbidetuko dutenak, garatzea, Bizkaia lurralde eta hiri sortzaileen nazioarteko sareetan jartzeko.
  • Arlo akademikoan eta teknologikoan, enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa egitea.
  • Sektore sortzaileetako eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, enpresa berriak eta/edo dauden enpresa sortzailetan garapen berriak sor ditzaketen idea berri eta proiektu sortzaileak bultzatzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/01 – 31/05/2021

ZENBATEKOA: 700.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Ondorengo arlo hauetan diharduten enpresa sortzaileak, merkataritzako sozietate moduan edo kooperatiba moduan eratuta: diseinu industriala, ikus-entzunezkoak, bideojokoak eta moda.

INFORMAZIO:

Bizkaiko Foru Aldundia