Bizitegi- eraikinetarako aurrezte-energetikoari, eraginkortasun energetikoari eta energia berriztagarriei buruzko proiektuak sustatzeko diru-laguntzak. Bizkaia 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Foru Dekretu honen xedea da Bizkaiko Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei diru-laguntzak norgehiagokarik gabeko araubidean emateko oinarriak eta deialdia ezartzea, klima-aldaketaren eta energiaren arloko planetan berariaz jasota dauden klima-aldaketaren arloko inbertsio-proiektuak egiteko, batetik, aurrezteko eta energia-eraginkortasuna sustatzeko neurriak ezartzeko, eta, bestetik, energia berriztagarriak sustatu eta ezartzeko.


ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/07/15 – 2021/09/30

ZENBATEKOA: 500.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bizkaiko Lurralde Historikoko udalek, plan hauetako bat badute: Tokiko Agenda 21earen ekintza-plana edo Tokiko 2030 Agenda, udalaren energia-plana, energia iraunkorrerako, klima eta energia iraunkorrerako ekintza-plana edo klima-aldaketaren arloko beste plan batzuk, edo Euronet 50/50 proiektua.

Bizkaiko Lurralde Historikoko mankomunitateek, udalez gaindiko proiektuak egiteko laguntza eskatzen dutenean, eta proiektu horiek ukitzen dituzten udalerrien Tokiko Agenda 21 edo Tokiko 2030 Agendaren barruan badaude edo klima-aldaketaren arloko eta energia-eraginkortasunaren arloko beste plan batzuen barruan; Dekretu honetan ezarritako araubidearen arabera, proiektua egiteko eskumena eduki beharko dute.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 103/2021 FORU DEKRETUA, uztailaren 13koa.Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira eta deialdia egiten da udaleieta mankomunitateei dirulaguntzak emateko, klima-aldaketaren arloko jarduketetarako,batetik, aurrezteko eta energia-eraginkortasuna sustatzeko neurriakezartzeko, eta, bestetik, energia berriztagarriak sustatu eta ezartzeko.