Bizi-Bizixa erosketa-bonuen kanpainak egiteko dirulaguntzak - Bigarren deialdia. Elgoibar 2021

Deskribapena


Xedea

Elgoibarko enpresetan, norberaren kontura diharduten langileen edo autonomoen, ondasun erkidegoen, sozietate zibilen, mikroenpresen eta enpresa txikien galera ekonomikoko egoera arintzera bideratuko da; izan ere, Covid-19aren pandemiaren ondorioz sortu den testuinguruan, haien jarduera nabarmen kaltetu da Covid-19ak eragin duen osasun krisia kudeatzeko hartu diren neurrien, eta halaber, haien jarduera egiteko ezarri diren baldintzen ondorioz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/10/06 – 2021/12/20

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Atxikitako erakundetzat hartu ahal izango dira Elgoibarren finkatuta dauden establezimenduak, dagozkion deialdien barruan sartuko diren ondorengo EJSN kodeen edo JEZen epigrafeen baitan dauden ondasunak, produktuak eta zerbitzuak saltzen dituztenak.

ARAUDIA:

Elgoibarko Udalak, 2021ean, Bizi-Bizixa erosketa-bonuen kanpainak egiteko dirulaguntzak emateko bigarren deialdia eta oinarri arautzaileak